Breadcrumb

Zubimusu parkea

Zubimusu parkea

parque zubimusu

Kokalekua

  • Antiguo

Begiratu batean

Azalera: 6.146 metro koadro

Autobus lineak: 25 24 27 31 33 40

Ezagutu parkea

Ondarretako hondartzatik oso hurbil lekutzen den parke txiki hau Joaquin Montero arkitektoak diseinatu zuen, eta antzinako padurak zeuden kota berean kokatu zuen.

Ingurune hurbiletik sartzeko galtzada-harrizko bi malda igaro behar dira, aldi berean, jatorrizko bere izaera naturala indartzen duen isolamendu hori mantenduz. Urmael bat du, egun eguzkitsuetan anfibioen kantuz girotua, hormigoizko bi pantailekin eratzen den iturri batekin etenik gabe elikatzen dena. Haren gainean, Paco Lopezek egindako bi neska-mutilen brontzezko irudi daude, uraren isuriari beha daudenak adi.

Lorategieremuetan, hiribidearen azpitiko pasabide batek elkarlotuak, planta handiko arboladiak ikus daitezke, besteak beste, indi gaztainondoak, erramuak, haltzadiak, urkiak eta ezkiak gordez. Molorrika sailen artean hegaztiak jostari ibiltzen dira, hiriaren zalapartarik urrun.

Partzela horretan El Leon izeneko garagardo fabrika ezaguna kokatu zen, eta haren aurretik, Zubimusu baserria.

Parque zubimusu

Parkeko ekipamenduak

Aintzira
Iturria

Mas informaciĆ³n

Parke eta lorategiei buruzko informazio gehiago