
DONOSTIAKO PARKEAK ERABILTZEKO GOMENDIOAK
- Oro har, berdeguneko elementu guztiak errespetatu behar dira.
- Debekatuta dago zelaia zapaltzea, espresuki hori jartzen duen lekuetan.
- Debekatuta dago zuhaitzetara igotzea.
- Debekatuta dago parke historikoetara animaliekin sartzea. Gainerako parkeetara lotuta eraman behar dira. Zakurren gorozkiak horretarako egokitutako lekuetan utzi behar dira.
- Debekatuta dago parkeetan kanpatzea.
- Debekatuta dago kirola egitea edo jolasean aritzea, horretarako egokitutako guneetatik kanpo.
- Debekatuta dago ibilgailu motordunetan ibiltzea.
- Espresuki bizikletentzat egindako bideetan (bidegorrietan) soilik ibil daiteke bizikletaz. 6 urteik beherakoak, berriz, ibil daitezke bizikletaz parkeetan.
Donostiako parke itxien ordutegiak
Aiete parkea
- Elizaren aurreko atea: 08:00 / 21:00
- Beste ateak: Udara (IV-IX) 08:00 / 21:00; Negua (X-III) 08:00 / 19:30
Cristina Enea Parkea
- Udara (IV-IX) 07:00 / 22:00
- Negua (X-III) 07:00 / 21:00
Beste guztiak
- Negua (X-III) 07:00 / 19:30