Begiratu batean
Azalera: 96.158 metro koadro
Autobus lineak: 13 24 27 31 33 38
Ezagutu parkea
Eremu berde zabal honek argi bereizitako bi zona ditu. Beheko zonan, bide sigi-sagatsu batek ibar fresko eta laiotz bat inguratzen du. Bertatik errekasto isil bat igarotzen da, eta haren ertzetan ur bazterreko landaredia hazten da, hegazti zaratatsuen eta urtxintxa jostarien bizileku. Bankuz zedarriztatutako xendrak errekaren ibilgua gainditzen du ekialdeko inspirazioa ageri duten egurrezko zubien bidez.
Haren alboan, garo zuhaitzak hazten dira. Aitzitik, goialdean makurdura leuneko zelai eguzkitsua da. Bertan zume negarti eder bat nabarmentzen da, sagasti zahar baten zaindari ilauna. Parean lau terraza eraiki dira, malkarra aprobetxatuz.
Horietan haurrentzako jolasak eta ariketa fisikoa egiteko espazioak ipini dira, ezpondak tobogan eta rokodromoekin gaindituz. Parkearen gailurrean, Lau Haizeta erretegitik oso gertu, lore mardulak aurki daitezke, osaera estetiko batean antolatuta, non landare bizi, zukutsu eta lurrintsuak konbinatzen diren.

Parkeko ekipamenduak
Parke eta lorategiei buruzko informazio gehiago
Lortu "Donostiako Berdea" liburua parke hauen guztien xehetasunekin eta Donostian egin ditzaketen ibilbideekin
Salgai Donostia Turismoan eta Cristina Eneako informazio gunean