Hiri Baratzeen Parke Publikoaren Zerbitzua Erregulatzen duen Araudia

Indarrean dagoen Donostiako Baratze Publikoen Erregelamenduari esker, azken urteotan udal-espazio horien erabilera antolatu eta arautu ahal izan da. Hala ere, azken urteotako esperientziak agerian utzi du komeni dela zenbait aldaketa sartzea, kudeaketa argiagoa, eraginkorragoa eta egungo beharretara egokitua izan dadin.

Bereziki, beharrezkotzat jotzen da erabilera-baimenen iraupenaren gehieneko epea berariaz mugatzea, indarrean dagoen legeriaren arabera, lau urtetan finkatuz. Era berean, egokia da interesdunen artean transmisio- eta erabilera-kasu jakin batzuei aplikatu beharreko baldintzak zehaztea, segurtasun juridiko handiagoa emanez. Azkenik, baratzeetan baimendutako eta debekatutako erabileren araubidea argitu nahi da, instalazioen kontserbazio egokia eta udal-zerbitzu hori justifikatzen duten helburuak betetzea indartuz.

Aldaketa horiek Donostiako baratze publikoen programaren kudeaketa eta funtzionamendua hobetzen lagunduko dute.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, egin eta izapidetu nahi den arau-proiektuaren azalpen-memoria hau idazten da, herritarren eta eraginpean egon daitezkeen erakundeen iritzia jasotzeko

Ekarpen epe amaiera: 2026/09/15

Ekimenarekin zer arazo konpondu nahi diren

Baratze publiko bat modu bidezkoagoan lortzeko eta erabiltzeko prozedura, eskubideak eta erabilera hobetzea.
Pertsonen arteko bizikidetza arduratsua eta nekazaritza-jarduera sustatzea, ariketa fisiko gisa eta elikagai osasungarrien iturri gisa.

Baratzeen kudeaketa arautzea, egungo araudiarekiko eguneratuta.

Araudia onartzeko beharra eta egokitasuna

Tokiko araudia espazio publikoen EMAKIDEN/BAIMENEN arloko Estatuko legeriara egokitzea

Kalitatezko barazki ekologiko freskoen kontsumoarekiko gizarteak duen gero eta sentsibilitate handiagoari erantzutea

Epeetan esleipena bidezkoagoa izan dadin saiatzea, erabiltzaileek txandak egin ditzaten eta pertsona batzuek hainbat aldiz errepika ez dezaten, beste batzuek baratzerik lortu gabe hainbat deialdiren zain dauden bitartean.


Arauaren helburuak

Baratzea erabiltzeko izapideen, betebeharren, debekuen eta zehapenen araubide argia ezartzea.
Elikadura osasungarria eta lurraren erabilera iraunkorragoa sustatzea.


Araudi bidezko eta araudiz besteko zer beste irtenbide izan daitezkeen

Udal-ortuen esleipenaren eta erabileraren alternatibei buruzko iritzia jasotzea.
Lankidetzan kudeatzeko proposamenak aintzat hartzea.