Ondasun higiezinen gaineko zergaren (OHZ) kuotaren errekargua ordaintzetik salbuestea, ezohiko etxebizitza

Telematikoki

Tramitearen deskribapena

Bizitegi-erabilerako ondasun higiezinak ez badira udalerrian bizi den pertsona baten ohiko bizilekua, ondasunaren titularra edo beste pertsona bat izanik, errentamenduaren edo erabilera-lagapenaren ondorioz, % 150eko errekargua izango dute, salbu eta Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren Ordenantzak arautzen duen kasuren bat gertatzen bada.

Ohiko bizilekutzat hartuko da interesduna ondasun higiezin horretan urtean 183 egun baino gehiago bizi dela egiaztatzen den kasuetan.

Zeinek egin dezake eskaera

Ordainagiriaren titularrak edo haren legezko ordezkariak

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoan zehar

Errekargua duten ondasun higiezinen subjektu pasibo titularren zerrendan alta emateko jakinarazpena jasotzen denean.

Beharrezko dokumentazioa

  • Ordezkaritza egiaztatzen duen agiria, hala badagokio
Errekargua ez aplikatzeko balizkoren bat betez gero eta salbuespen hori eskatu nahi izanez gero, dagokion dokumentazioa aurkeztu behar da: Ikusi "Eranskina: hobari kasuak".

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 200 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 2 hilabete
  • Epe legala: 6 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aldekoa

Prozesuaren urratsak

  1. Eskabidea eta agiriak erregistratzea
  2. Baldintzak betetzen diren ala ez egiaztatzea
  3. Txosten teknikoa
  4. Salbuespena onartzeko edo ukatzeko ebazpena
  5. Interesdunari jakinaraztea
  6. Datuak erregistratzea
  7. Zerga ordaintzea

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Finantza Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Errekargua lehen aldiz jasoko duten titularrei idatziz komunikatuko zaie, errekargua jasan behar duten higiezinen subjektu pasibo titularren zerrendan alta emanak izan direla, eta, komunikazio hau jaso eta hurrengo egunetik, 15 eguneko epea izango dute, salbuespen-eskaera aurkeztu edo, hala badagokio, ohiko bizilekua dela frogatzeko.

Zerga Egutegia

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli