Ohiko galderak, une zailetarako gida

Ohiko galderak: Une zailetarako gida

Beti da gomendagarria halabeharrari aurre hartzea. Polloen lagundu egiten dizugu aurre hartzen, gero une gogorretan ezustekorik ez izateko. Horretarako, eskatu ehorztetxe bati zerbitzua antolatzeko, eta Polloeri, aldiz, hilerri eta errausketa-labearen inguruko guztiaz arduratzeko.

Une hori antolatua utzi baduzu, esaiezu familiakoei eta lagunei, zure borondatea bete dezaten.

Antes Heriotzaren aurretik

Edozein ehorztetxetan aurrekontua eska dezakezu, eta nahi dituzun kontsulta guztiak egin: hilkutxa, lekualdatzea, eskela, hilerria, beilatokia, errausketa-labea eta abar. Hala, heriotzaren unean lan asko aurreztuko duzu.

Panteoi baten titular bazara, galdetu gure bulegoetan (Polloe Plaza, 2, tlf. 943 483 540) zein den panteoiaren egoera. Hildako pertsona titularra ez bada, lurperatzea beti baimendu behar du hilobiaren titular batek.

Hautsontzi batean errautsak gordetzea edo gorpua horma-hilobi batean lurperatzea dira beste aukerak; galde egiguzu haien inguruan.

1. Gaixotasun larri baten aurrean, edo heriotzaren ondoren, nola adieraziko dut nire borondatea?

Horretarako dago Bizi Testamentua, aurretiazko borondateen edo aldez aurreko jarraibideen dokumentua. Haren bidez, pertsona batek aurretiaz adierazten du bere borondatea, gerora bete dadin, bere kabuz ezin duenean adierazi zer nolako zaintza edo osasun-tratamenduak nahi dituen, edo hil ondoren, bere gorpu eta organoekin zer egin erabaki behar denean. Argibide gehiago hemen: web gubernamental.

2. Panteoi bat daukat. Nor izango da haren titularra ni hiltzen naizenean?

Zure legezko oinordekoek eskubidea izango dute titular izateko. Panteoiaren titulartasunerako eskubidearen inguruan zure borondatea azaldu nahi baduzu, testamentuan adierazi behar duzu.

3. Ez dut panteoirik eta lurpera nazaten nahiko nuke. Zer egin dezaket?

Ez kezkatu, panteoia erosteko aukera dago, 25, 35 edo 49 urterako.

Gainera, horma-hilobi batean lurperatzeko aukera dago. Kasu horretan, hilobia aldi baterako baino ez da, 8 urterako.

4. Heriotza gertatzen denean, zein aukera daude?

Bi aukera daude: lurperatzea edo erraustea.

Gorpuak hilerrietan lurperatzen dira, eta erraustu, berriz, errausketa-labeetan.

Lurperatzen denean, aldi baterako hilobi batean (horma-hilobian) egin daiteke, edo panteoi batean.

Erraustean aldiz, errautsak ontzi batean ematen zaizkio familiari, eta haiek nahi badute, errauts horiek hilerrian horretarako egokituta dauden tokietan utzi ditzakete (kolunbario edo hautsontziak dira), edo nahi duten tokian eduki ditzakete.

5. Zer gertatzen da pertsona atzerrian hiltzen bada, edo hiritik kanpo?

Kasu horretan, pertsona hil den herriko ehorztetxeak antolatzen du ehorzte-zerbitzua.

Ehorztetxe hori jarriko da harremanetan hildako pertsona bizi den herriko hilerriarekin, gorpua nola garraiatu eta lurperatu antolatzeko.

Gorpua erraustea erabakitzen bada, hil den tokian erraustu daiteke, eta gero familiakoek ekarri ditzakete errautsak pertsona bizi zen tokira.

Gora

Zehar Norbait hil berri denean, nola jokatu

1. Ehorztetxea

Ezer baino lehen, lasai egon. Deitu ehorztetxera eta han esango dizute, labur-labur, zer egin behar den. Hauxe eskatuko dizute:

  • Hildako pertsonaren izena, 
  • Heriotza-asegurua zuen galdetuko dizute eta
  • Beharrezko dokumentazioarekin, bulegoetara joateko eskatuko dizute.  

Hauxe da ehorztetxeak heriotza izapidetzeko behar duen dokumentazioa:

  • Hildako pertsonaren NANa 
  • Ehorzte-asegururen bat badu: ordaindutako azken ordainagiria. 
  • Egunkari batean argazkidun eskela bat jarri nahi baduzu: hildakoaren argazkia. 

Hortik aurrera, behin zerbitzua kontratatuta, ehorztetxeak hauxe egiten du:

  • Heriotza gertatu den tokia joaten da, Donostia zein Gipuzkoako edozein tokitan. 
  • Izapideak egiten ditu Polloe, Altza eta Igeldoko hilerriekin, eta Polloeko errausketa-labearekin.
  • Hildako pertsonak heriotza-asegurua bazuen, konpainiarekin harremanetan jarriko zaitu, eta behar den guztia konponduko du.
  • Ehorztetxeek beilatokiak izaten dituzte, baina beste edozein beilatoki ere eskaini dezakete, nahiago baduzu. Polloek ere badu beilatokia, Altzako hilerrian.
  • Ehorztetxeak eskelak prestatzen ditu nahi duzun komunikabide guztietan jartzeko, tokian tokikoetan, probintziakoetan zein nazionaletan. 
  • Nahi diren lore-apaingarri guztiak prestatu eta eramaten ditu (koroak, erramuak, zentroak…), hildako pertsona dagoen tokira. 
  • Hildako pertsona norabait eraman behar baldin bada, Espainian zein atzerrian izan, izapide guztiez arduratzen da: harrerako tokiaz arduratzen da, bai eta garraioaz ere. 
  • Erregistro Zibilean egin beharreko izapide guztiak egiten dituzte. 
  • Telefonoz ere, eguneko 24 orduetan daude, zuri eta zure familiakoei laguntzeko.

2. Hilerria eta errausketa-labea (lurperatzea edo erraustea)

Gorpua lurperatzea

  1. Familiaren panteoian:

  • Panteoia irekitzen da, gorpua lurperatzeko: izapide hori Polloeko bulegoetan egin behar da (Polloe plaza 2, hilerriaren ondoan), gorpua lurperatu aurretik. Panteoiaren titularrek baino ez dute eskubidea heriotza batengatik panteoia irekitzea eskatzeko. Hildakoa titularra bera baldin bada, edozein ahaidek sina dezake eskabidea.
  • Hala, baimenik gabe ez dela panteoirik irekiko bermatzen dugu.
  • Gainera, inskripzioa egiteko baimenaren dokumentua ere sinatu beharko da. Hala, aukeratutako marmolariari baimena ematen zaio heriotza horri dagokion inskripzioa egiteko.

  2. Horma-hilobia edo hobia

  • Aldi batez erabil daitekeen hilobi batean gorpua lurperatzea da.
  • Lurperatu ondoren, lurperatze horren ardura hartzen duen pertsonak dokumentu bat sinatu beharko du.
  • Dokumentu hori ezinbestekoa da ezarritako epea agortzen denean (gaur egun 8 urte dira) luzapena eskatzeko, edo gorpuaren arrastoak eskatzeko.

Gorpua erraustea

  • Gorpua Polloeko errausketa-labean erraustuko da, eta familiak ontzi batean jasoko ditu errautsak, errautsen emate-agiria sinatu ondoren.

3. Nolabaiteko agurrik egiten al da?

Familiak eta lagunek 15 minutu dituzte, gorpua lurperatu edo erraustu aurretik, intimitatean agur esateko, hilobian bertan edo errausketa-labearen gelan. Nahi izanez gero, agur hori apaiz batek zuzen dezake.

4. Polloen hileta-mezarik egin al daiteke?

Polloeko eliza dugu, nahi izanez gero hileta elizkizunak egiteko. 30 minutu inguru irauten du, eta prezio zehatz bat du. Argibide gehiago nahi izanez gero, deitu hona: 943 483 540.

Gora

Después Gorpua lurperatu edo erraustu ondoren egin beharreko izapideak

1. Hildako pertsona zen hilobiaren titularra. Zer egin behar dut?

Hilobiaren titularra hil bada, oinordekoek eskubidea dute panteoiaren titulartasuna eguneratzeko: dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

  • Panteoiaren jatorrizko titulua (ez badute, ez da ezer gertatzen, baina edukiz gero, aurkeztu dezatela; gerora berreskuratu nahi badute, ezeztatzeko zigilua jarri eta itzuli daiteke)
  • Titularraren edo titularren heriotza-ziurtagiria eta hildako oinordekoena (hil diren lekuko Erregistro Zibilean eskatu behar da)
  • Titularraren edo titularren eta legezko oinordekoen azken borondateen ziurtagiria (Erregistro Zibilean inprimakia eskatu behar da, eta Madrilera bidali. Madriletik bidaliko dute)
  • Titularraren edo titularren testamentua eta hildako oinordekoena
  • Testamenturik ez badago, familia-liburua, eta hori eduki ezean, seme-alaben jaiotze-ziurtagiria (odol-ahaidetasunezko bigarren mailatik aurrera, oinordekoen aitorpena aurkeztu behar da. Oinordekoak nor diren esaten duen notario-akta bat da)
  • Eskatzaileen NANaren kopia

2. Panteoi, horma-hilobi edo hautsontziko inskripzioa egiteko, nora jo dezaket?

Gorpua edo errautsak lurperatu diren horma-hilobi, hautsontzi edo panteoiaren hilarrian inskripzio bat egiteko izapide eta aurrekontua Polloen bertan egin ditzakegu.

3. Zenbat denboraz egoten da lurperatua gorpua edo errautsak?

Panteoien kasuan, ez dago epe-mugarik gorpua hilobitik ateratzeko.

Aldi baterako hilobietan, esaterako, horma-hilobietan, hobietan, kolunbario edo hautsontzietan, hil ondoren 8 urte igarotakoan ateratzen dira arrastoak.

Polloek iragarki bat ateratzen du aurretiaz prentsan, eta gutunak bidaltzen zaizkie arduradunei, gorpua lurperatu zenean emandako helbidera.

4. Hilerrian hilobi bat edukitzeagatik, urtero zerbait ordaindu behar al da?

Horma-hilobien, hobien, konlunbarioen eta hautsontzien kasuan, lurperatzeagatik ordaindutako prezioan hilerrian 8 urtez egoteko epea sartzen da.

Titular partikularrak dituzten panteoien kasuan, urteko tasa bat ordaintzen da hilerrietako mantentze- eta zaintze-lanengatik, baina ez hilobia mantendu eta garbitzeagatik. Nahi izanez gero, Polloen eskaintzen ditugun garbiketa eta marmolgintza zerbitzuak kontratatu ditzakezu.

5. Ba al dago panteoirik erabilgarri?

Gaur egun panteoi eskaintza zabala dugu udal hilerrietan. 25, 35 eta 49 urteko epeetarako hartu daitezke. Nahi izanez gero, gure bulegoetan emango dizugu informazio gehiago.

6. Nola eduki dezaket garbi panteoia?

Polloek hainbat garbiketa-aukera eskaintzen ditu panteoietarako. Laster egingo den lurperatze baterako garbiketa bat egin daiteke, adibidez, edo aldian behingo garbiketak, panteoia duzun denbora guztian zehar txukun-txukun egon dadin.

Informa zaitez panteoien garbiketa atalean, etorri gure bulegoetara edo deitu 943 483 540 telefonora, aurrekontua jasotzeko.

7. Panteoiko harlauza hautsi da. Zer egin dezaket?

Harlauzak hautsi egin daitezke lurperatze bat egiteko panteoia irekitzen denean. Horrelako kasuetarako, marmolgintza-zerbitzu bat dugu, eta konponketaren aurrekontua prestatuko dizu.

Etorri gure bulegoetara edo deitu 943 483 540 telefonora aurrekontua eskuratzeko.

Gora