Kirol txartela solidarioa

Kirol Txartel Solidarioak 2020an lagunduko du Indiako nesken barnetegi batean kirol-pista bat eraikitzen

 

Aurtengo Kirol Txartel Solidarioa Basmata – Jharkhanden (India) nesken barnetegian kiroletako pista bat eraikitzen laguntzeko erabiliko da. Proiektu hori Proclade Yanapay fundazioak garatuko du. Ekimen honen bidez, Donostia Kirolak euro bat (1 €) emango du urtero Kirol Txartelari abonatzen zaion pertsona berri bakoitzeko (5.000 €-ko mugarekin), Kirolaren Plan Estrategikoko balioen defentsa islatzeko: elkartasuna, lankidetza eta kulturen arteko elkarrizketa.

Kirol Txartelaren abonatuengandik eta elkarteengandik jasotako proposamenen artean, Donostia Kirolak Proclade Yanapay Fundazioak aurkeztutako proiektuari 2020an laguntzea erabaki du. Proiektu honen helburua da kiroletako pista bat eraikitzea, Basmatan (India) 100 bat neska dauden barnetegian saskibaloian aritzeko. Proclade Yanapay Fundazioko arduradunek adierazten dutenez, “gizarte-egoera ahulean dauden neska horien garapen integrala lortzeko, gorputz-hezkuntza funtsezkoa da haien bizitzak aldatzeko. Kirola tradizioz gizonezkoena izan denez, neskek kirolean parte hartzeak estereotipoak desafiatzen ditu eta errotutako desberdintasun-jarrerei aurre egiten laguntzen du. Kirolaren bidez, neskek eta nerabeek aukera izango dute beren liderazgo-gaitasuna indartzeko eta beren konfiantza eta autoestimua hobetzeko, eta horrek eskolan eta bizitza komunitarioan gehiago parte hartzeko aukera emango die.”

Kirol Txartel Solidarioa ekimena hamabigarren edizioan sartu da aurten, aurreko urteetan Mozambiken, Indian (2), Nepalen, Etiopian (2), Ugandan, Ghanan, Saharan, Hegoafrikan eta Ekuadorreko Amazonian hainbat proiekturi laguntza eman ondoren.

 

Aurreko urtetan babestutako proiektuak:

  • 2010: Etiopia - Utopia (8.000€)
  • 2011: Afrikarako kirol eta eskolak - UNICEF (8.000€)
  • 2012: Saharatik Euskadira Kirolean (6.000€)
  • 2013: ¡Kirola Knonsia-n!- Ghana (5.000€)
  • 2014: Ugandako Jinja-Bujagali - Amigos solidarios (5.000€)
  • 2015: Etiopia - Utopia: Bekojiko Atletismo Eskola (5.000€)
  • 2016: Nepaleko Phulpingkot-Sindhupalchok herriko Eskola (5.000€)
  • 2017: Skate eta Surf-aren bidez generoen rolak apurtzen - India (5.000€)
  • 2018: Indian kiroletako pista - Proclade Yanapay (5.000€)
  • 2019: Mozambiken kiroletako pista - Haurralde Fundazioa (5.000€)

EZ ikusi