Covid 19 - Segurtasun-neurriak

.

Zerbitzuen araudian ezarritako betebeharrez gain, Kirol Ekintzak kanpainan parte hartzen dutenek prebentzio neurri orokor hauek bete beharko dituzte:

 

Sintomak 

 

COVID-19 gaixotasunaren sintomak sumatzen badituzu (sukarra, eztula, arnas sintomak...), ez joan ikastarora eta jarri harremanetan zure Osasun Zentroarekin.

Segurtasun-distantzia

 

Saiatu gainerako erabiltzaileekiko gutxienez 2 metroko distantzia izaten instalazioko eremu guztietan (aldageletan, komunetan, armairuetan...).

Hori dela eta, aretoetako lurzoruak erreferentzia-puntu urdinak ditu, ikastaroetako ikasleak errazago kokatzeko eta saioak egiten diren bitartean ikasleen arteko segurtasun-tartea bermatzeko.

Halaber, kanpaina honetan, murriztu egin da ikastaro bakoitzeko ikasle-kopurua.

Maskara

 

Gogoratu maskara behar bezala jarrita eraman behar duzula beti.

Maskararen erabilera nahitaezkoa da ikastaro guztietan, baita kirol praktika egiten den bitartean ere.

 Nolanahi ere, monitorearen jarraibideei kasu egin beharko zaie beti.

Eskuak garbitzea  

 

Garbitu eta desinfektatu eskuak sarritan instalazioko hainbat lekutan aurkituko duzun gel hidroalkoholikoarekin.

Aldagelak

 

Aldagelak erabil daitezke, bai igerilekuetakoak bai instalazioko gainerako eremuetakoak, betiere %30eko edukiera errespetatuz, aldagela bakoitzeko atean adierazita dagoen bezala.

Dutxak ere erabil daitezke, betiere banaka, eta gune horretan ere segurtasun-tartea mantenduz.

 

Materiala eta aretoak garbitzea

 

Eskuoihal bat eramatea gomendatzen dizugu, esterillekin eta bestelako material osagarriekin kontaktu zuzena izan ez dezazun.

Saioa amaitzean, ikastaroan erabilitako materiala garbitzeko produktu desinfektatzaileak izango dituzu eskura.

Bestalde, maizago garbitu eta desinfektatu ditugu aretoak.

Mila esker!

 

Mila esker zure laguntzagatik eta kirol instalazioak seguru mantentzen laguntzeagatik.

eZ IKUSI