Donostiako Udalak, Giza Eskubideen Batzordearen bitartez, terrorismoaren eta indarkeriaren biktimen memoria, egiarako eskubidea, justizia, erreparazio morala eta duintasuna babesteko konpromiso irmoa mantentzen du.
Helburu hori lortzen laguntzeko ekimenetako bat da memoria-elementuak jartzea espazio publikoan, Donostiako biktimak eta terrorismoak eta indarkeriak gure hirian bizia kendu zietenak oroitzeko.
Orain arte, segidako pertsonak oroitzeko honako plakak jarri dira erailak izan ziren tokietan: Juan Maria Araluce Díaz, José María Elícegui Díez, Antonio Palomo Pérez, Luis Francisco Sánz Flores, Alfredo García González, Gregorio Ordóñez, Francisco Martín González, Fernando Múgica Herzog, Rafael Garrido Gil, Daniela Velasco Domínguez de Vidaurreta, Daniel Garrido Velasco, Elena Moreno Jiménez, Miguel Paredes, Francisco Javier Gómez Elósegui, Josu Leonet Azkune, José Ángel Santos Laranga, Juan de Dios Doval de Mateo, Miguel Ángel Iñigo Blanco eta Juan Antonio Marcos González- guztiak ETAk erailak -, Enrique Cuesta, Antonio Gómez eta Juan Manuel García Cordero - Komando Autonomo Antikapitalistak taldeak erailak -, Begoña Urroz Ibarrola - DRIL talde armatuak eraila –, Mari Jose Bravo del Valle - Batallón Vasco Español taldeak eraila – eta Joseba Barandiaran Urkola - poliziaren ekintzak eragindako biktima.