Gregorio Ordoñezen hilketa 1995eko urtarrilaren 23ko eguerdian izan zen, Donostiako Parte Zaharrean. Ordoñez, 36 urtekoa, ETAko komando batek hil zuen inguruko jatetxe batean bazkaltzen ari zela.
Ekimen honekin, Donostiako Udalak, Giza Eskubideen Batzordearen bitartez, konpromiso irmo bat mantentzen jarraitzen du: terrorismoaren eta indarkeriaren biktimak herriaren oroimenean iraunaraztea eta haiei buruz egia kontatu, justizia egin eta ordain morala nahiz duintasuna emateko eskubidea zaintzea.