Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Juan Maria Araluce Villar, Jose Maria Elicegui Díez, Antonio Palomo Pérez eta Luis Francisco Sanz Floresen familiek euren senideen oroimenez jarri ziren plakak desestali dituzte. ETAk erail zituen atentatu berean 1976. urtean Donostian.

Ekitaldia erailketa gertatu zen tokian egin zen, eta bertan, parte hartu zuten lau pertsona horien familiek, Donostiako alkate Eneko Goiak eta Udal korporazioko hainbat kidek. Era berean, Alfredo Garcia Gonzalez oroitu nahi izan zuten, atentatu berean hil zen bosgarren pertsona, baina Udalak ezin zuen lortu familiarekin harremanetan jartzea. Ekitaldia egin baino lehen familiak Udaletxean harrera jaso zuten, eta bertan, plaka bana jaso zuten.

Plaka oroigarri hauek Donostiako Udalak justizia, memoria eta erreparazioaren gainean hartutako konpromisoari lotuta sustatutako lehenak dira. Giza Eskubidearen Batzordean legealdian zehar egindako lanaren ondorioa dira. Horretarako, Udalak biktimen zein biktimen elkarteen iritzia jaso eta jarraitu du.

Udalaren asmoa da ildo ezberdinetako terrorismoak (ETA, Batallón Vasco Español, GAL) eragindako biktimak zein 1960 eta 2010 artean poliziaren bortizkeriak eragindako biktimak oroitzeko plakak jartzea. Eta horretarako, prozesu luzea garatu du biktima bakoitzaren senideekin hitz eginez eta bakoitzaren borondatea errespetatuz.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren presidente Juan Maria Araluce Villar 1976ko urriaren 4an eraila izan zen ETAren komando baten eskutik. Berarekin batera, bere gidari Jose Maria Elicegui Díez, eta Antonio Palomo Pérez, Luis Francisco Sanz Flores eta Alfredo García González bizkarzainak erailak izan ziren.