Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalak plaka bat jarri du ETAk 1980ko urriaren 31n hil zuen Juan de Dios Doval de Mateoren omenez. Honekin, 24 izan dira Udalak Donostian terrorismoaren eta bortizkeria politikoaren biktimei gune publikoan ikusgarritasuna emateko ekimenaren barruan jartzen dituen plakak.

Plaka jartzeko ekitaldia, larunbata, 2022ko urriak 29, izan zen, eguerdiko 12:00etan Juan Olasagasti kalearen eta Tolosa etorbidearen elkargunean, Lorea auzoan. Plakak jartzeko beste ekitaldiekin egin zen bezala, omenaldi xumea egin zen. Bertan, Donostiako alkate Eneko Goiak, udal taldeetako ordezkariek eta biktimaren senideek parte hartu dute.

Juan de Dios Doval de Mateos, 37 urtekoa, Zuzenbide Prozesaleko irakaslea zen Donostiako EHUko Campusean, Zentro Demokratikoko (UCD) Batasuneko exekutibako kidea, eta bigarrena Eusko Legebiltzarrerako Gipuzkoako zerrendetan. Bi semeren aita, Lorea auzoan bizi zen. Ibilgailuaren barruan ezustean harrapatu zuten, eta suzko armaz egin zioten tiro.

Horrenbestez, Udalak hirian terrorismoaren eraginez eta oinarri politikoko bortizkeriagatik bizitza galdu zuten pertsonen memoria berreskuratzeko eta gune publikoan ikusarazteko ekindako bidearekin jarraitzen du.

Orain arte, segidako pertsonak oroitzeko honako plakak jarri dira erailak izan ziren tokietan: Juan Maria Araluce, José María Elícegui Díez, Antonio Palomo Pérez, Luis Francisco Sánz Flores, Alfredo García González, Gregorio Ordóñez Fenollar, Francisco Martín González, Fernando Múgica Herzog, Rafael Garrido Gil, Daniela Velasco Domínguez de Vidaurreta eta Daniel Garrido Velasco, Miguel Paredes eta Elena Moreno, Eugenio Olaciregui Borda, Francisco Javier Gómez Elosegi, José Ángel Santos, Josu Leonet - guztiak ETAk erailak -, Enrique Cuesta, Antonio Gómez eta Juan Manuel García Cordero - Komando Autonomo Antikapitalistak taldeak erahilak -, Begoña Urroz Ibarrola - DRIL talde armatuak eraila –, Mari Jose Bravo del Valle - Batallón Vasco Español taldeak eraila – eta Joseba Baradiaran Urkola - poliziaren ekintzak eragindako biktima - .