Donostiako Udalak, Giza Eskubideen Batzordearen bitartez, terrorismoaren eta indarkeriaren biktimen memoria, egiarako eskubidea, justizia, erreparazio morala eta duintasuna babesteko konpromiso irmoa mantentzen du.
Helburu hori lortzen laguntzeko ekimenetako bat da memoria-elementuak jartzea espazio publikoan, Donostiako biktimak eta terrorismoak eta indarkeriak gure hirian bizia kendu zietenak oroitzeko.
Orain arte, segidako pertsonak oroitzeko honako plakak jarri dira erailak izan ziren tokietan edo familiak aukeratzen dituztenetan: Juan Maria Araluce, José María Elícegui Díez, Antonio Palomo Pérez, Luis Francisco Sánz Flores, Alfredo García González, Gregorio Ordóñez Fenollar, Francisco Martín González, Fernando Múgica Herzog, Rafael Garrido Gil, Daniela Velasco Domínguez de Vidaurreta eta Daniel Garrido Velasco, Miguel Paredes eta Elena Moreno, Eugenio Olaciregui Borda, Francisco Javier Gómez Elosegi, José Ángel Santos, Josu Leonet, Juan de Dios Doval Mateos, Miguel Ángel Iñigo Blanco, Juan Antonio Marcos González, Manuel Orcera de la Cruz, Antonio Pastor, Moisés Cordero, Lorenzo Motos Rodríguez, Santiago Oleaga Elejabarrieta - guztiak ETAk erailak -, Enrique Cuesta, Antonio Gómez eta Juan Manuel García Cordero - Komando Autonomo Antikapitalistak taldeak erahilak -, Begoña Urroz Ibarrola - DRIL talde armatuak eraila –, María Jose Bravo del Valle - Batallón Vasco Español taldeak eraila –Joseba Barandiaran Urkola eta Mikel Zabalza Garate - poliziaren ekintzak eragindako biktimak.