Hondakinen kudeaketa, prebentzioa eta birziklapena
Intereseko informazioa
Hondakinak
Hondakinen kudeaketa zuzenean lotuta dago baliabideen erabilera arduratsuarekin, kontsumo jasangarriarekin, ekonomia zirkularrarekin eta ingurumenaren babesarekin. Udalean lan egiten dugu hondakin gutxiago sortzeko, gaikako bilketa hobetzeko eta herritarren kontzientziazioa handitzeko.
Gaur egun, arreta berezia jartzen zaie hondakin organikoei, haiek baitira kopuru handiena eta ingurumenean eragin nabarmena dutenak, baina baita kudeaketa hobetzeko aukera handiak eskaintzen dituztenak ere.
Planifikazio hori guztia Hondakinen Dokumentu Gidarian jasotzen da, talde teknikoen eta ordezkari politikoen laguntzarekin landutakoa.
Edukiontziak
Hondakinen %90 birziklagarria da, betiere ez badira nahasten eta behar bezala bereizten badira.
Hirian, zure inguruan edukiontziak daude honako hondakin hauek gaika biltzeko.
Bilatzailea: non uzten dut hondakin bakoitza
Tamaina handiko hondakinak
Egoera onean dauden altzariak berrerabil daitezke. Altzari horiek bigarren eskuko merkatuetan sal ditzakezu, adibidez Donostiatruk azokan, edo Emaus Fundazioarekin harremanetan jarriz.
Altzariak hondatuta badaude, tamaina handiko hondakinak biltzeko udal zerbitzua arduratuko da haiek kudeatzeaz.
Etxeko hondakin arriskutsuak
Etxeko hondakin arriskutsuak bi toki hauetan utzi daitezke:
- Garbigunea
- San Marko Mankomunitateko bilketa kamioia, hiriko auzo guztietatik astelehenetik larunbatera ibiltzen dena
Kontsultatu kamioiaren ordutegiak eta geldialdiak zure etxetik gertuen dagoena aurkitzeko.
Garbiguneak
Garbiguneak birziklatzeko edukiontzietan edo zabor poltsetan sartu ezin diren etxeko hondakinak gaika biltzeko zentroak dira.
Garbiguneen ordutegiak, kokapena eta bertan utz daitezkeen hondakinei buruzko informazio guztia San Marko Mankomunitatearen webgunean kontsulta dezakezu.
Gure hirian 2 Garbigune aurkitu ditzakezu:
- Garberako Garbigunea
- Atotxaerrekako Garbigunea
Donostiako biztanleek Mankomunitateko beste udalerrietako Garbiguneak ere erabil ditzakete, hala nola Hernani, Oiartzun eta Usurbilgoak.
Fibrozementuzko hondakinak
Partikularrek sortutako fibrozementuzko hondakinak Garberako Garbigunean utz daitezke, baina kantitate txikietan eta data jakin batzuetan soilik:
Noiz:
- Hileko lehen astelehenean.
- Ordutegia: 10:00-13:00 eta 15:30-18:30.
Baldintzak:
- Hauskorra ez den materiala soilik, egoera onean eta aurretik desmuntatu gabe.
- Onartzen diren gehienezko kantitateak:
- Fibrozementuzko plakak: gehienez 2 unitate (4 m² edo 50 kg arte).
- Hodiak: gehienez 3 metroko zati bat.
- Jardinerak: gehienez 5 unitate .
- Elementu apaingarri edo bereziak: 30 kg arte.
- Kantitate handiagoak: Mankomunitatean baimen berezia eskatu behar da (943 214 977).
Entregatzeko arauak:
- Partikularrentzat soilik. Ez dira onartzen enpresa, industria edo saltokietako hondakinak.
- Inprimaki bat bete eta NANa aurkeztu behar da.
- Materiala norberaren ibilgailuan eraman behar da mugatutako eremura, eta han langile espezializatuek kudeatuko dute.