Energia-efizientzia
Intereseko informazioa
Energia
2021eko otsailaren 8an, Udalak eraikinen eraginkortasun energetikoari buruzko ordenantza berria onartu zuen. Arau berri horrek 2009tik indarrean zegoen aurrekoa ordezkatzen du.
Helburuak
- Energia aurreztea eta eraginkortasuna sustatzea eraikin berrietan eta lehendik eraikita daudenetan, publiko zein pribatuetan.
- Energia berriztagarri, alternatibo eta garbien erabilera bultzatzea eraikin eta instalazioetan.
- Eraikinetan energia-kontsumoa eta eskaria arautzea.
- Eraikinen instalazio energetikoen eraginkortasuna hobetzea.
- Administrazio-egitura argitzea eta sinplifikatzea, ulergarriagoa izan dadin eta izapideak arintzeko.
- DSS 2050 Klima Ekintza Planaren helburuak betetzen laguntzea, udal-isuriak %40 murriztuz 2030erako eta %80 2050erako (2007ko datuekin alderatuta).
Donostiako eraikinen eraginkortasun energetikoaren mapa
Ondoren, Donostiako eraikinen eraginkortasun energetikoaren informazio orientagarria kontsultza zenezake, izan ere, hainbat solairuko eraikinen kasuan ziurtagiri guztien batez besteko balioa erakusten da.
Eraikinen eguzki-potentzialaren mapa
Nola kalkulatu berokuntzaren eta ur beroaren benetako errendimendua
Kalkulu orri hau egin da berokuntza eta UBS sistemen banaketa- eta zirkulazioenergiaren galerak kontuan hartzen ez dituzten simulazio energetikoko programetan (HULC, CE3X,...) bero sorgailuei aplikatu beharreko urtaroko errendimendu berria kalkulatzeko.