Donostiako udal-ondarearen inbentarioa

Datu multzo honek Donostiako udal-ondarearen inbentarioa erakusten du. Horren barruan sartzen dira lokalak, etxebizitzak, eraikinak, garajeak (puntu gisa adieraziak), udal-bideak (lerroak) eta orubeak (poligonoak).

2024ko abenduaren 17an Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak 58/2024 Foru Dekretua onartu zuen, Donostia udalerrian Igeldoko toki entitate txikia eratzekoa (GAO 2024-12-20, 245 zk.). Horren ondorioz, Igeldoko ondarea entitate txikiak kudeatzen du.

Elementu bakoitzeko, informazio hau ematen da:

  • Erreferentzia: udal-ondasunaren identifikazio-kodea
  • Izena: udal-ondasunaren izena
  • Azalera: udal-ondasunaren azalera (m²)
  • Gaia: (A) Ondare-ondasuna, (A1) Udalaren lurzoru-ondareari atxikitako ondare-ondasuna, (AG) Ondarea, (B1) Jabari eta zerbitzu publikoko ondasuna, (B2) Jabari eta erabilera publikoko ondasuna, (B3) Udalaren lurzoru-ondareari atxikitako jabari eta zerbitzu publikoko ondasuna, (C) Ondasun itzulgarria, (EE) Eskubide erreala
  • Objektua: (e) eraikinak, (l) lokala, (a) azalera, (e) etxebizitza, (g) garajea
  • Informazio gehigarri eguneratua eskuratzeko web-esteka

Erreferentzia-sistema: ETRS89 ZONA 30 EPSG:25830

Datu multzoa GeoDonostia bisorearen bidez ikus daiteke, "HIRIGINTZA/Udal ondarea" geruzan.

Datuak eta baliabideak

Erlazionatutako dokumentazioa

Deskargatu RDF formatuan

Informazio gehigarria

Eremua Balorea
Eguneratze maiztasuna Seihilekoa
Datu-multzoa sorrera-data abuztua 18, 2025, 13:30 (UTC)
Datu-multzoa aldaketa-data martxoa 5, 2026, 11:19 (UTC)
Atal arduraduna Udaletxea.Finantza Zuzendaritza
Sortuta Datuen Udal Atala