Breadcrumb

Ondarreta lorategiak

Ondarreta lorategiak

Ondarreta

Kokalekua

  • Antiguo

Begiratu batean

Azalera: 18.332 metro koadro

Autobus lineak: 16 25 24 31 27

Ezagutu parkea

Ondarretako hondartzaren luzera guztia hartzen dute, eta parterre geometriko batzuez osatuta daude, erdian den pasealeku baten inguruan simetriko jarrita haiek. Hala, tartean-tartean, pasealekua zabaldu eta biribilgune batzuk sortzen dira lorategietan. Parterreak landarehesi batzuk dituzte itsasoaren brisatik babesteko.

Belardiak ondo zedarrituta daude, burdin batzuk saskiak egiteko eran elkarri lotuta egindako apaingarri batzuen bidez, eta kolore biziko landare sailak eta drakaena eta palmondo multzoak dituzte. Bide eta hiribideetan sakabanatuta, banku eta iturri artean, ia bostehun milazka ditugu, beren enbor bihurritu eta adar malgu horiekin.

Erdiko biribilgunean, arte hostozabalen multzo batek inguratuta, Maria Kristina erreginaren monumentua dago. Brontzezko estatua da, marmol zurizko altxagarri sendo baten gainean jarria, 1924an Alderdi Ederren zen Mendeurreneko eskultura-multzotik hara aldatua.

Igeldoko hegaletatik gertu, Teniseko Errege Klubaren ondoan, Zeharki izen duena pieza dago, Jose Ramon Andak egina. 1982an Donostiako Eskulturako Biurteko Saria irabazi zuen pieza hark.

Ondarreta

Parkeko ekipamenduak

Iturria
Ikuspegia
Komunak
Jolastokia

Mas informaciĆ³n

Parke eta lorategiei buruzko informazio gehiago