Begiratu batean
Azalera: 29.037 metro koadro
Ordutegia: Negua (8:00 - 19:30), uda (8:00 – 21:00)
Autobus lineak: 5 16 25 24 18
Ezagutu parkea
Parke historiko hau goiko zonan dago estrategikoki kokatuta, Kontxako eta Ondarretako hondartzen artean. Beraz, Donostiako badiaren gaineko behatoki ikusgarria da.
Old english estiloko jauregia landetxe eroso modura diseinatu zen udako egonaldietan zehar errege familiak bertan ostatu har zezan, eta 1893ko udan inauguratu zen. Pierre Ducasse lorezain frantziarra izan zen haren inguruan lorategiak diseinatzeaz arduratu zena, aurrealdean leunki itsasorantz jaisten direnak paisaiari behatuz gelditzeko landazabal bikain bezain erakargarri batean.
Parkearen gainerako eremua zelaiez osatuta dago, zuhaitz lerrokadurez inguratuta eta lore multzo ikusgarriz zipriztinduta, lurraren orografia aldakorrera egokitzen direnak. Eremu hori harrizko horma batek ixten du. Bertatik huntza igotzen da nagi, txori zein tamaina txikiko hegaztiei aterpe eginez. Barrutirako sarbideak ere arranditsuak dira, burdina hesiz hornitutako atariekin eta guardia eta atezaintzarako gorputzetara bideratutako eraikin zaharrekin.

Parkeko ekipamenduak
Parke eta lorategiei buruzko informazio gehiago
Lortu "Donostiako Berdea" liburua parke hauen guztien xehetasunekin eta Donostian egin ditzaketen ibilbideekin
Salgai Donostia Turismoan eta Cristina Eneako informazio gunean