Breadcrumb

Gipuzkoa plaza parkea

Gipuzkoa plaza parkea

plaza guipuzcoa

Kokalekua

  • Erdialdea

Begiratu batean

Azalera: 5.400 metro koadro

Autobus lineak: 14

Ezagutu parkea

Toki berezia da, zinez, hiriaren erdigunean bertan den toki hau, eraikin arkupedunez inguratua. Lorategiak Pierre Ducassek diseinatu zituen 1877an, eta sartuta diren zuhaixkak, zuhaitzak eta landare apaingarriak Aieteko eta Cristina Eneako finketatik ekarritakoak dira, Bailen eta Mandas dukeek emanda.

Gaur egun, xarmaz eta erromantizismoz betetako oasia dira lorategi hauek. Lore-multzoak eta zuhaitz bereziak dira, eta baita ondare elementu garrantzitsu batzuk ere;

  • Jose Maria Usandizaga musikari donostiarraren monumentua (Jose Llimonak egina),
  • Pierre Ducasseren omenezko plaka (inaugurazioaren mendeurrenean jarria),
  • zutabe meteorologikoa
  • eta ordu mahaia, esate baterako.


Erdi-erdian urmaela dago. Ur-jauzia (garai hartako lorategi paisajistek oso ohikoa zuten elementua) eta laku txiki bat ditu, beltxarga eta ahate batzuekin, haurren gozagarri. Egurrezko zubi polit batek, berriz, korrontearen beste aldera pasatzeko modua ematen du, lorategien beste aiekara.

plaza guipuzcoa

Parkeko ekipamenduak

Erainkuntzak
Aintzira
Iturria

Mas informaciĆ³n

Parke eta lorategiei buruzko informazio gehiago