Breadcrumb

Eduki publikatzailea

autobus elektriko baten argazkia

Zerbitzu elektriko eta iraunkorra

Mugikortasuna
Emanda

Donostiako hiri-ingurunean, airearen kalitatea hobetzeko eta zarata murrizteko helburuarekin, hurrengo aktuazioak egiten ari gara:

  • Autobus eta hondakinak biltzeko kamioi elektrikoak erosi.
  • DBUSen kotxetegiaren elektrifikazioa eta errekarga guneak ezarri.
  • Isuri Gutxiko Eremu bat jarri, hirian.

DBUSek beste 6 milioi euro jarri ditu, Udalaren inbertsioaz gainera. Guztira, 12.272.804,20 euro izango dira.

 

Proiektu honek "Isuri gutxiko hiria" proiektuarekin du lotura.

Emandako laguntza8.463.374€

Isuri gutxiko hiria

Mugikortasuna
Emanda

“Isuri gutxiko Donostia” baterantz, hiri-inguruneko airearen kalitatea hobetzeko eta zarata murrizteko egiten ari gara jarduketak. Jarduerak honakoak dira:

 

  • 24 autobus elektriko berri eskuratu.
  • Geltoki eta markesina adimendunak.
  • DBIZI-Bizikletak elektrikoak alokatzeko sistema handitzea eta hobetzea.

​​​​​Proiektu honek "Argindarra sartzen mugikortasunari" proiektuarekin du lotura.​​​​​​​​​​​​​

Emandako laguntza7.158.766,89 €

Mugikortasun garbia

Mugikortasuna
Emanda

Garraioaren deskarbonizazioa errazteko helburuarekin, Moves III dirulguntzek, mugikortasunaren elektrifikazioa sustatzen dute, ibilgailu elektrikoen erabilera eta hauentzako errekarga puntuen instalazioa bultzatuz.

Hiriarentzako, hurrengo ekarpena egin du:

  1. 4 ibilgailu elektriko
  2. Errekarga puntu bat

Emandako laguntza33.451,45

Energia garbia eraikinetarako

Ekologia
Emanda

Energia ingurumena errespetatzen duten tekniken bidez sortu, sustatu eta instalazio fotovoltaiko batzuk jarriko dira Udalaren eraikin hauetan:

  • Zuhaizti-Aldakoneako eskola,
  • Amara Berri eskola,
  • Aieteko eskola,
  • Aitor Konkorreneako eskola,
  • Igeldoko eskola,
  • Urdanetako udal-bulegoak,
  • Portuetxeko udal brigadaren eraikina,
  • Pio Barojako kiroldegia,
  • Paco Yoldi kiroldegia,
  • eta Manteoko kiroldegia.

Emandako laguntza624.603,50€

Ikastetxeen eraginkortasun energetikoan aurrera eginez

Ingurumena
Emanda

Jarduera honen helburua da emisio kutsatzaileak eta berotegi-efektuko gasak murriztea.

Besteak beste, eta esanguratsuenak aipatzearren, ekintza hauek egingo dira:

  • Obra zibila gauzatzea
  • Obra hidraulikoa gauzatzea

Emandako laguntza87.850€

Ingurumen-kudeaketa jasangarria

Ingurumena
Emanda

Urmael batzuk sortzea hirian, ibilguak eta ubideak berreskuratzea, Urumea ibaia hobetzea... Herritarrentzako eta bisitarientzako ekintza eta jarduera mordo handian badira nabarmen diren puntu batzuk:

  • Miramonen 2 urmael sortzea euri erauntsi handiak kontrolatzeko. Urmael horiek Urumea ibaira isuritako uren kalitatea ere hobetuko dute.
  • Ibaetako eta Morlansgo ibilguak lehengoratzea: Ibaetako haltzadia bere onera ekartzea eta Trenbidezahar erreka txikia lehengoratzea

Emandako laguntza1.590.778,98€

Garraio publikoa berritzen

Mugikortasuna
Emanda

Gure autobus publikoek erraztasun handiagoak ematen dizkiete erabiltzaileei, bai donostiarrei, bai bisitariei. Aurreikusi egiten dute eskaria. Hobetu egiten dute gidatzeko modua, kontrolatu edukiera eta monitorizatu autobusak.

Hauek dira, Donostiako Udala buru dela, herritarrentzako, bisitarientzako eta DBUSeko langileentzako egingo diren lan batzuk:

  • Ordaintzeko moduak digitalizatzea.
  • Komunikazio eta informazio sistemak digitalizatzea.
  • Geraleku eta markesina adimendunak.  
  • Eskaria aurreikustea eta geralekuetan sentsoreak jartzea.
  • Edukierak kontrolatzeko eta jatorria-helmuga kalkulatzeko sistema, zenbatespen bidez.
  • Autobusen sentsorizazio eta monitorizazio sistemak (autobusetako aldapa adimendunak, bidaiariak kontatzea, pneumatikoen presioa, aire girotua).
  • Autobusek bat ez egiteko eta eraginkor gidatzeko sistema.
  • Giza baliabideak eta material mugikorra optimizatzeko plangintza sistema adituak.
  • Lan harremanak digitalizatzea.
  • Tailerreko lanak eta haien osagarriak digitalizatzea.
  • Irudiak ikusteko eta adimenez tratatzeko softwareak garatzea eta jartzea, zerbitzuari eragiten dioten lege-araudiak betetzea kontrolatzeko.

Garraio publikoa digitalizatzeko proiektu honetan zenbait hiritako autobus zerbitzuek parte hartzen dute, udalerri-elkarte baten bidez: Donostiakoak (Dbus), Kanaria Handiko Lan Palmaskoak (Guaguas Municipales), Malagakoak (EMTSAM) eta Palmakoak (EMT PALMA).

Emandako laguntza3.231.000€

Zentro espezializatu berriak

Gizarte ekintza
Emanda

Zaurgarritasun eta/edo babesgabetasun egoeran dauden adingabeak dituzten familiei kasu egiteko zentro espezializatu bat eratzea eta etxerik gabeko pertsonentzako eguneko zentro bat sortzea,  1.200 m2-ko lursail batean den Villa Salia eraikinean.

Etxerik gabeko pertsonentzakoeguneko zentroak toki hauek izango ditu:

  • Harrera-gune bat
  • Egonlekua
  • Jantoki soziala
  • Erizaintzako eta podologiako kontsultak
  • Aldagelak eta komunak
  • Bilera-gela
  • Sukaldea

Villa Saliako lanek beste hauek ere ekarriko dituzte:

  • Energia-eraginkortasuna hobetzea
  • Jasangarritasuna eta irisgarritasuna hobetzea
  • Bizigarritasuna eta segurtasuna hobetzea
  • Eraikinaren kontserbazioa

Emandako laguntza1.394.922,37 €

Etorkizuneko gastronomia

Turismoa
Emanda

Alde guztietatik hobetutako gastronomia: iraunkorragoa, hurbilagoa eta energia aldetik ere, efizienteagoa. Hauek dira neurririk aipagarrienak:

  • Ingurumena eta & iraunkortasuna hobetzeko moduko gastronomia izatea
  • Tokiko produktuaren balio gastronomikoa nabarmentzea
  • Energia eraginkortasun hobea izan eta energia murriztea produktu gastro-turistikoetan
  • Trantsizio digitala,turismo gastronomikoaren aldekoa
  • Esperientzia gastronomikoan oinarritutako proiektu berritzaile ekintzaileak 
  • Gastronomia eta turismo proiektuei balioa ematea
  • Komunikazioa eta posizionamendua

Emandako laguntza2.120.000€

Etxez etxeko zaintza sendotzea

Gizarte ekintza
Emanda

Etxetik atera gabe. Zaintzaileei lagunduz. Batzuen eta besteen bizi-kalitatea hobetuz. Plan honetako ekintzak eta neurriak etxez etxeko laguntza-zerbitzuaren erabiltzaileentzat eta Udalaren Gizarte Ongizateko profesionalentzat dira.

Besteak beste, eta esanguratsuenak aipatzearren, ekintza hauek egingo dira:

  • Pertsonarengan Zentratutako Arreta Eredua ezartzea denbora luzean zaindu beharra duten mendeko pertsonei etxean bertan kasu egiteko.
  • Mendeko pertsonen instituzionalizazioa atzeratzea.
  • Familia zaintzaileei behar besteko laguntza ematea, haien higadura eta klaudikazioa prebenitzeko.
  • Pertsonen bizi-kalitatea hobetzea etxean.
  • Etxez etxeko laguntzako profesionalen gaitasunak handitzea.
  • Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren eraginkortasuna handitu eta errentagarri bihurtzea, eta mendeko pertsonei iraupen luzeko zaintza etxean emateko gai izatea hura.

Emandako laguntza246.661€

Kaleak eta dendak modernizatzea

Merkataritza
Emanda

Dirua sartzea gure kaleak hobetzeko, gure saltokien digitalizazioa sustatzeko, denda eta etxebizitzen energia-kontsumoa hobetzeko... Herritarrek, bisitariek eta merkataritza-sektoreko eragileek hobekuntza batzuk jaso eta izango dituzte, adibidez:

  • Inbertsioak bide publikoan: Antso Jakitunaren etorbidea berrurbanizatzea eta kaleko altzari adimendunak ere jartzea
  • Merkataritza-sektorea digitalizatzea:Komunikazio eta salmenta elektronikoko sistemak sortzea (DSS Market Place), Smart datuak monitorizatzea eta analitika aurreratua egitea
  • Iraunkortasuna eta ekonomia zirkularra: Merkataritza-banaketako ‹azken miliako› eragiketak optimizatzea, hiriko energia-kontsumoan eraginkortasuna hobetzeko irtenbideak, nola salmenta-puntuan hala udalerri guztian
  • Merkataritza-prestakuntza: Hizkuntzak online ikasteko plataforma, turistei kasu egiteko egokitua

Emandako laguntza1.354.960€

foto de la Parte Vieja

Denda txikiak indartzea

Merkataritza
Emanda

Gure Parte Zaharra hobetzea, hutsik dauden lokalak merkatura ateraz eta hobekuntza digitalak sustatuz. Herritarrek, bisitariek eta merkataritza-sektoreko eragileek etekin ona aterako diete Donostia hobetzen duten inbertsio horiei.

  • Inbertsio batzuk egitea kaleetan, Parte Zaharra eta merkataritza-ardatz traktoreak dotoretzeko.
  • Merkataritza-sektorea digitalizatzea, tresna digitalen erabilera bizkortuta eta hutsik dauden lokalak merkatura ateratzen laguntzeko web-tresna bat sortuta.
  • Iraunkortasunaren eta ekonomia zirkularraren eremuan, sentsibilizazio-ekintza batzuk planteatzen dira saltokiak iraunkortasunaren bidetik joan daitezen.
  • Hizkuntza batzuk ikasteko prestakuntza saioak; ingelesa eta frantsesa, batez ere.

Emandako laguntza1.146.048€

Artikutzako argazki bat

Gure zuntzaren alde egitea

Turismoa
Emanda

Ingurunea eta komunikazioak hobetzeko Europako laguntzak. Oinezkoen alde eginez. Joan-etorriak optimizatu, kutsadura murriztu eta hiriaren erakargarritasuna auzo guztietara zabaltzea.

Besteak beste, eta esanguratsuenak aipatzearren, ekintza hauek egingo dira:

  • Done Jakue bidea hobetzea Igeldon
  • Parte Zaharrean zuntz optikoa hedatzea
  • Autobus elektrikoa erostea Illunbeko aparkalekua erdialdearekin konektatzeko
  • Auto elektrikoak kargatzeko puntuak jartzeko laguntzak ematea
  • Informazio turistikoa auzoetara zabaltzea
  • Giza talde batzuentzat propio egokitutako aplikazio eta webgune espezifiko batzuk jartzea

Emandako laguntza4.400.000€

Herritarren bizimodua hobetzea

Teknologia
Emanda

Udala herritarraren mugikorrera eraman ​​​​​​​eta erraztea haren bizimodua eta kudeaketak. Donostian segurtasuna areagotuz. Zure komunikazioen eta datuen segurtasuna handituz.

Besteak beste, eta esanguratsuenak aipatzearren, ekintza hauek egingo dira:

  • Udal Karpetan eta asko erabiltzen diren beste APP batzuetan eskaintzen diren zerbitzuak hobetzea
  • Kamera adimendunak jartzea herritarren segurtasuna hobetzeko
  • Zerbitzarien azpiegiturari eta mugikortasunean eta telelanean lan egiteko azpiegiturari eutsi eta hobetzea
  • Zibersegurtasuneko eragiketa zentroa eta Segurtasun Eskema Nazionalaren betetze-maila hobetzea

Emandako laguntza700.272,39€