- Gizarte ekintza
- Emanda
Etxean bertan denbora luzean zaintzeko estrategia, etxez etxeko laguntza-zerbitzuko donostiarrentzat
Etxetik atera gabe. Zaintzaileei lagunduz. Batzuen eta besteen bizi-kalitatea hobetuz. Plan honetako ekintzak eta neurriak etxez etxeko laguntza-zerbitzuaren erabiltzaileentzat eta Udalaren Gizarte Ongizateko profesionalentzat dira.
Besteak beste, eta esanguratsuenak aipatzearren, ekintza hauek egingo dira:
- Pertsonarengan Zentratutako Arreta Eredua ezartzea denbora luzean zaindu beharra duten mendeko pertsonei etxean bertan kasu egiteko.
- Mendeko pertsonen instituzionalizazioa atzeratzea.
- Familia zaintzaileei behar besteko laguntza ematea, haien higadura eta klaudikazioa prebenitzeko.
- Pertsonen bizi-kalitatea hobetzea etxean.
- Etxez etxeko laguntzako profesionalen gaitasunak handitzea.
- Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren eraginkortasuna handitu eta errentagarri bihurtzea, eta mendeko pertsonei iraupen luzeko zaintza etxean emateko gai izatea hura.
Informazio gehiago:
