Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
NEXT Proiektuak Donostian
- Herritarren bizimodua hobetzea
- Gehien behar dutenentzako tokiak
- Garraio publikoa berritzen
- Mugikortasun garbi batekin
- Isuri gutxiko hiria
- Etxeko zainketak berritzea
- Gure kaleak eta dendak modernizatzea
- Ingurumen jasangarriarekin
- Energia garbia eraikinetarako
- Argindarra sartzen mugikortasunari
- Ikastetxeen eraginkortasun energetikoan aurrera eginez
- Gure zuntzaren alde egitea
- Denda txikiei laguntzea
- Gastronomia iraunkorra eta berritzailea
InnobusTur
Next
generation
Garraio publikoa berritzen
- Mugikortasuna
- Emanda
INNOBUS TUR. Garraio publikoa digitalizatzea
Gure autobus publikoek erraztasun handiagoak ematen dizkiete erabiltzaileei, bai donostiarrei, bai bisitariei. Aurreikusi egiten dute eskaria. Hobetu egiten dute gidatzeko modua, kontrolatu edukiera eta monitorizatu autobusak.
Hauek dira, Donostiako Udala buru dela, herritarrentzako, bisitarientzako eta DBUSeko langileentzako egingo diren lan batzuk:
- Ordaintzeko moduak digitalizatzea.
- Komunikazio eta informazio sistemak digitalizatzea.
- Geraleku eta markesina adimendunak.
- Eskaria aurreikustea eta geralekuetan sentsoreak jartzea.
- Edukierak kontrolatzeko eta jatorria-helmuga kalkulatzeko sistema, zenbatespen bidez.
- Autobusen sentsorizazio eta monitorizazio sistemak (autobusetako aldapa adimendunak, bidaiariak kontatzea, pneumatikoen presioa, aire girotua).
- Autobusek bat ez egiteko eta eraginkor gidatzeko sistema.
- Giza baliabideak eta material mugikorra optimizatzeko plangintza sistema adituak.
- Lan harremanak digitalizatzea.
- Tailerreko lanak eta haien osagarriak digitalizatzea.
- Irudiak ikusteko eta adimenez tratatzeko softwareak garatzea eta jartzea, zerbitzuari eragiten dioten lege-araudiak betetzea kontrolatzeko.
Garraio publikoa digitalizatzeko proiektu honetan zenbait hiritako autobus zerbitzuek parte hartzen dute, udalerri-elkarte baten bidez: Donostiakoak (Dbus), Kanaria Handiko Lan Palmaskoak (Guaguas Municipales), Malagakoak (EMTSAM) eta Palmakoak (EMT PALMA).
Informazio gehiago:
Proiektuaren datuak
Aurrekontuak
Emandako laguntza 3.231.000€
Proiektuaren aurrekontu osoa 3.629.847€
Udalaren ekarpena
398.847€