Breadcrumb

Aguas

Next
generation

Ingurumen-kudeaketa jasangarria
  • Ingurumena
  • Uren Saneamendua
  • Emanda

Ibai-ekosistemak lehengoratzeko eta hiri-inguruneetan uholde-arriskua murrizteko jarduketak (PluSSS)

Proiektua hiriko Klima Aldaketara Egokitzeko Planaren barruan kokatzen da, eta ekintza nagusiak hauek dira:

  • Miramonen 2 urmael sortzea euri-uren emaria kontrolatzeko. Urmael horiek Urumea ibaira isuritako uren kalitatea ere hobetuko dute.
  • Ibaetako eta Morlanseko ibilguak lehengoratzea: Ibaetako haltzadia bere onera ekartzea eta Trenbidezahar erreka txikia lehengoratzea.
  • Aiete eta Miramongo ibai-habitaten lehengoratzea ingurumen aldetik: Luis Villasanten eta Barkaiztegin landaredi inbaditzailea kentzea eta azken horretan hondakinak ateratzea.
  • Proiektuari buruzko erakusketa ibiltaria Ibaetako Campusean (EHU) eta Aieteko eta Ernest Llucheko Kultur Etxeetan.
  • Bisita gidatuak jarduera-eremuetara.

Donostiako euri-uren eta erreken ingurumen-kudeaketa jasangarria (PluSSS) proiektuak  Ministerio para la Transición Ecológica y el Reto Demográfico (MITECO)-ren Fundación Biodiversidad erakundearen laguntza du, Europar Batasunak – NextGenerationEU – finantzatutako Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan

Proiektuaren datuak

Aurrekontuak

Emandako laguntza 1.590.778,98€
Proiektuaren aurrekontu osoa 1.674.504,19€
Udalaren ekarpena 83.725,21€