Breadcrumb
Udalerriaren eta Udalaren berotegi efektuko gasen isuriak
Udalerriaren eta Udalaren berotegi efektuko gasen isuriak
Udalerriaren isuriak
Udaleko Osasun eta Ingurumen Saila 2005. urteaz geroztik ari da udalerriko berotegi-efektuko gasen isurketen inbentarioa egiten. Horretarako, Udalsarea2030 udalerri jasangarrien euskal sarearen esparruan sortutako tresna erabiltzen du.
Inbentarioa kalkulatzea funtsezkoa da berotegi efektuko gasen emisioek denboran zehar izan duten bilakaera eta ezarritako udal politiken eragina egiaztatzeko. Datuak lortzea zaila denez, Euskal Autonomia Erkidegoko inbentarioak urte eta erdiko aldearekin kalkulatzen dira. 2025ean, 2022 eta 2023 urteetako inbentarioak egin ziren, ondoren azaltzen diren emaitzekin.
2022ko eta 2023ko isuriak
Udalerriko berotegi efektuko gasen emisioak, 2022 eta 2023 urteetan, industriaren emisioak zenbatu gabe, 553.676 eta 505.535 tona CO2 baliokide izan ziren hurrenez hurren; horrek esan nahi du biztanle bakoitzeko 2,9 tona CO2 baliokide isuri zirela 2022an eta 2,7 tona biztanle bakoitzeko 2023an.
Udalerrian berotegi efektuko gasen isuriak gehien eragiten dituen sektorea garraioa da; izan ere, horien isuriak guztizkoaren bi heren izatera iritsi ziren 2023an. Atzetik, zerbitzuen sektorea (guztizkoaren % 20-%17) eta etxebizitzen sektorea (% 18-15) daude. Hondakinen kudeaketari lotutako isuriak guztizkoaren % 1 baino gutxiago dira, eta lehen sektorekoak are baxuagoak dira.
Isurien bilakaera aurreko urteekiko
Hala ere, 2023ko isurien portaera oso ona izan zen, eta ia % 9ko murriztu ziren 2022koaren aldean. Garraio sektoreak aurreko urtean baino % 0,5 gutxiago ekoitzi zuen, eta etxebizitza eta zerbitzuen sektoreek % 24 eta % 20ko jaitsierak izan zituzten, hurrenez hurren.
Bilakaera hiriaren helburuekiko
2020an, pandemiak giza jardueraren murrizketan eta berotegi-efektuko emisioen sorreran izan zuen eragina oso handia izan zen. 2021ean, jarduera neurri handi batean suspertu zenean, emisioek behera egiten jarraitu zuten, eta Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko otsailaren 8ko 1/2024 Legearen 2030. urterako helburura iritsi ziren ia, hau da, 2005. urtearekin alderatuta % 45 murrizketa (Donostian, 2007. urtearekin alderatuta).
2022an emisioen gorakada txiki bat izan arren, 2023an izandako jaitsiera garrantzitsuak 2030erako helburua gainditzea lortu du.
Jaitsiera horretan bereziki honako faktore hauek lagundu dute:
-
Estatu mailako energia berriztagarrien hazkundeak.
-
Bizitegi-sektorean energia aurrezteak, neurri batean obra berrietan eta birgaitze lanetan eraikinen eraginkortasun energetikoari buruzko udal ordenantza aplikatzearen ondorioz.
2022-2023. urteko BEG inbentarioaren txosten osoa ikusi.
2007-2023 urtetako BEG inbentario xehatuak:
|
|
Udalaren isuriak
Bere eskumeneko jardueren garapenean (bulegoak, kiroldegiak, kultur etxeak, argiak, hondakinen bilketa, etab.) Udalak emisioak sortzen ditu. Horiek murrizteko estrategiak abian jartzeko eta eraginkorrak diren egiaztatzeko, funtsezkoa da emisio horiek kontabilizatzea. Kontabilitate hori ISO 14064 arauaren arabera egiten da, eta kanpoko auditoretza baten bidez egiaztatzen da.
Udal administrazioaren isurien lehen inbentarioa 2010ean kalkulatu zen, eta urte horrekin alderatuta, 2022ko isurketak % 20 txikiagoak izan ziren eta 2023koak % 27 txikiagoak.
Emaitza hori, alde batetik, eraikinen, argiteria publikoaren eta udal-ibilgailuen flotaren energia-eraginkortasuna hobetzeko hartu diren neurrien emaitza da, eta, bestetik, estatuan eta, neurri txikiagoan, udal-mailan energia elektriko berriztagarriaren ekoizpena handitzearen ondorioa ere bada.
Berotegi-efektuko gasen inbentarioak ikusteko, egin klik dagokion urtean:

