Ogi-apurra

Ezkerreko Bannerrak Phone Hidden

Donostiak bere isuriak murriztu egiten ditu

Medio Ambiente / Ingurumena

Donostiak bere isuriak murriztu egiten ditu

 

Udala aspaldidanik ari da berotegi efektuko gasen isuriak murrizteko ekintzak sustatzen, gas horiek baitira klima aldaketaren erantzule.

Horrenbestez, 2008an onartu zen klima aldaketaren aurka Borrokatzeko lehen Plana, eta urte horretan bertan Donostiako Udalak Klimaren aldeko Alkateen Ituna sinatu zuen. Itun horretan oinarrituta, EBk 2020. urterako finkatutako helburuetatik harago egiteko konpromisoa egin zuten bere alkateek, beren lurralde esparruetan isuriak gutxienez %20an murrizteko eraginkortasun energetikoa %20an emendaturik eta eskaera energetikoaren %20a energia berriztagarriekin aserik.

Helburu horiek lortzeko, 2011. urtean onartu eta Bruselako Alkateen Itunaren bulegora igorri zen Energia Iraunkorraren aldeko Ekintza Plana. Bertan, 2007. urtea erreferentziatzat harturik, hiriko berotegi efektuko gasen (BEG) isuriak 2020. urterako %20,51n murrizteko 91 neurri zehatz jasotzen ziren.

2014an BEGen guztizko isuriak %18an murriztu dira 2007. urtearekiko.

Gaur egun 2015-2022 urteetarako Donostiako Tokiko Agenda 21eko III. Ekintza Planean jasota dago Energia Iraunkorraren aldeko Plana, zehazki seigarren ildo estrategikoan.