Ogi-apurra

Ezkerreko Bannerrak Phone Hidden

Klima 2050 Estrategia

Medio Ambiente / Ingurumena

Klima DSS 2050

Klima-aldaketa planeta osoari erasaten dion arazo globala da, eta hura tratatzeko eskala globaleko politikak eta toki eskalakoak behar dira.


2015eko abenduan, Parisko Goi-Bileran onartutako testuan, aitortu zen toki eskalako politikek duten garrantzia. Ongi etorria eman zitzaien, besteak beste, klima-aldaketaren aurako borroka honetan hirien, gizarte zibilaren eta sektore pribatuaren parte hartzeari eta lankidetzari.


Testuinguru horretan, Donostiak klima-aldaketari lotutako tokiko estrategia bat landu nahi izan du, herritarrak erronka handi horrekin bat egiteko, kolektibo moduan, eta bide batez, hiriko ingurumen eta gizarte alorreko beste arazo batzuk gainditzeko.


Horretarako, oinarri hartuta, batetik, klima-aldaketari lotutako artearen egoerari buruzko azterlan bat eta, bestetik, parte-hartze prozesu handi bat, (besteak beste, belaunaldien arteko lantegi bat egin da bertan), Klima DSS 2050 Ekintza Plana egin zen, eta Udalak onartu egin zuen 2018ko ekainaren 5ean, Ingurumenaren nazioarteko egunean.

 

                              Donostiako klima 2050 ekintza plana sintesia                       Klima 2050 ekintza plana Donostia

 

 
2020an, Klima DSS 2050 ekintza planaren egoeraren azterketa egin zen, eta emaitzak ondoko txostenean ikus daitezke:
 

DSS 2050 klima plana