Breadcrumb

Ezkerreko Bannerrak

Isuri Gutxiko Eremua - Jendaurreko informazioaren prozesua Eguzki energia -  ezagutu zure ahalmena JOKO GARBIA - Hondakinak eta kudeaketari buruzko informazioa Itsasos DONOSTIATRUK - Donostiako Udalak antolatzen duen bigarren eskuko azoka

Airearen kalitatea...

 

Airearen kalitatea

Airearen kalitatea neurtzeko estazioa

Hainbat jarduerak, batez ere garraio motordunak eta, neurri txikiagoan, industriak, substantzia kutsakorrak isurtzen dituzte atmosferara. Lurralde bateko airearen kalitatea hainbat faktorek erabakitzen dute, hala nola emisio-iturrien banaketa geografikoak, isuritako gai kutsakorren kopuruak, atmosferan gertatzen diren prozesu fisiko-kimikoek, klimatologiak eta orografiak, guztiek ere nabarmenki baldintzatzen dituztelako aireko agenteen banaketa eta garraio-prozesuak. 

Europako Ingurumen Agentziak (AEMA), airearen kalitateari buruzko azken txostenetan, nitrogeno dioxidoa (NO2), partikulak (PM10 eta PM2,5) eta ozonoa (O3) aipatzen ditu gizakien osasunerako kutsatzaile kaltegarrien gisa eta Donostia bezalako hiri eremuetan lehen biak dira eragin kaltegarrienak dituztenak. 

Udalerrian, aire kalitatearen 6 neurketa-estazio daude. Estazio horiek Eusko Jaurlaritzako Aire Kalitatea Kontrolatzeko Sarearen barruan daude. Hauek dira estazioak: Añorga, Ategorrieta, Avda. Tolosa, Easo, Puio eta Zubieta. 

Ategorrieta, Avda. Tolosa eta Easoko estazioek trafikoak eragindako kutsatzaileak neurtzen dituzte batez ere. Puioko estazioak hiriko kutsatzaileen hondoko mailak neurtzen ditu. Azkenik, Añorga eta Zubietako estazioek, batez ere, industria-jardueretatik datorren kutsadura neurtzen dute.

Horretaz gain, urtero Eusko Jaurlaritzak Bentzo(a)pirenoa eta lau metal astun (Beruna, Artsenikoa, Kadmioa eta Nikela) neurtzeko kanpaina bat egiten du Avda. Tolosako estazioan.

Europako airearen kalitate indizeak (AKI-a) adierazten du epe motzean airearen kalitatearen egoera. Indizeak denbora errealeko datuak erabiltzen ditu, hau da, behin-behineko datuak eta baliozkotu gabeak, monitorizazio-estazioetatik datozenak eta airearen kalitate-sareek orduro komunikatzen dituztenak. Datu horiek, behar izanez gero, Europar Batasuneko Atmosfera Zaintzeko Zerbitzutik (Copernicus - CAMS Sistemaren Atmosfera Monitorizatzeko Sistema) datozen datu modelizatuekin osatzen dira. Kontuan izan behar da datu horiek ez daudela egiaztatuta, eta, beraz, airearen kalitateari buruzko txosten ofizialetan jasotako datuetatik bereiz daitezkeela. 

Indize honek estazio bakoitzaren inguruko airearen kalitatearen egoera bost kutsatzaileren arabera adierazten ditu: Sufre dioxidoa (SO2), nitrogeno dioxidoa (NO2), ozono troposferikoa (O3) eta partikula esekiak (PM10 eta PM2,5).

Airearen kalitatearen indizea denbora-batezbesteko honen arabera kalkulatzen da: 
    • NO2 eta SO2-rako azken orduko batez besteko kontzentrazioa erabiltzen da. 
    • O3-rako azken 8 orduetako kontzentrazioen batez besteko mugikorra erabiltzen da.
    • PM10 eta PM2,5-erako azken 24 orduko batez besteko mugikorra erabiltzen da.

Estazio bakoitzeko airearen kalitatearen indize globalak bost kutsatzaileetan neurtutako mailarik okerrena adierazten du. 

Jarraian dagoen taulan agertzen dira AKI-aren kategoriak eta horiek ezartzeko erabilitako kontzentrazio bandak. Banda horiek zehazteko, PM2,5, O3 eta NO2-arentzat, kontuan hartu da Osasunaren Munduko Erakundeak (OME) epe motzeko esposizioari lotutako arriskuari buruz ezarritakoa eta, SO2-aren kasuan, Europar Batasunaren Airearen Kalitaterako Zuzentarauan ezarritakoa.

* Taulako kutsatzaile guztien balioak µg/m3-tan adierazita daude.


Hirian dauden trafikoko- eta hondoko-estazioen aire kalitatearen informazio eguneratua ikusteko, egin klik irudi honetan:

Hirian dauden estazioen aire kalitatearen informazio eguneratua ikusteko, egin klik irudi honetan:

 

Gainera, Euskadiko Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Sarea osatzen duten estazio guztietako ordu eta eguneko datuak deskarga daitezke urteka honako estekan sartuz.


Ebaluazioa

Kutsatzaile atmosferikoen mailak ebaluatzeko, Europako eta Espainiako arlo horretako araudiak eta OME-ren gidak hartzen dira kontuan.

Airearen kalitateari buruzko erreferentziazko araua urtarrilaren 28ko 102/2011 Errege Dekretua da, airearen kalitatea hobetzeari buruzkoa, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008ko maiatzaren 21eko 2008/50/EE Zuzentarauaren, inguruneko airearen kalitateari eta Europako atmosfera garbiagoari buruzkoaren, ondoren sortua. 
Era berean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2024ko urriaren 23ko 2024/2881 Zuzentarauak, Europako giroko airearen kalitateari eta atmosfera garbiagoari buruzkoak, mugak egungoak baino zorrotzago berrikusten ditu. 

Argitaratu ondoren, estatu kideek bi urte dituzte zuzentarau berria dagozkien araudi nazionaletara egokitzeko.

Bestalde, OME-k Airearen Kalitateari buruzko Gidalerro Globalak argitaratu zituen 2021ean, arnasten den airearen kalitateari buruz mundu mailan zientifikoki onartutako gidalerro bakarrak, eta horiek betetzeak nabarmen murrizten ditu pertsonentzako arriskuak. 

Gidalerro horiek aurrekoak baino askoz zorrotzagoak dira, kutsadura atmosferikoak osasunean duen muturreko inpaktua dela eta, baita maila baxuetan ere.

Jarraian hirian azken urteetan NO2, PM10 eta PM2,5 kutsatzaileen bilakaera ikus daiteke, araudiak eta OME-k zehaztutako mugen arabera:

 

 

Airearen kalitateari buruzko azterketak:

Airearen kalitatea ebaluatzeko txostenak:

​​​​​​​Airearen-kalitateari-buruzko-txostena-2024