Breadcrumb

Ezkerreko Bannerrak Phone Hidden

Legionella

Legionella


Legionelosia

Legionelosia Legionella pneumophila bakterioak sortutako gaixotasuna da. Lehen aldiz 1976 urtean deskribatu/identifikatu zen Filadelfiako hotel batean neumonia agerraldi bat gertatu ondoren, urteroko batzarra ospatzen ari zen Amerikako legioko zenbait kide erasan zituelarik. Gaixotasunari legionelosi izena eman zioten eta hura sortarazten duen eragileari Legionella pneumophila deitu zitzaion.


Legionella

Legionellako argazkiaLegionella oso zabalduta dagoen ingurumen bakterioa da laku, ibai eta urmaelen gisako gainazaleko urak dituelarik bizileku natural, toki horietako bakterio floraren parte izanik. Leku hezeetan ere isolatu izan da eta mundu osoan aurkitzen da.

Gordailu natural horietatik abiaturik bakterioak hirietako hornikuntza sistemak koloniza ditzake, eta ur banaketaren sarean zehar etxeko ur  hotz zein beroen sistemara edo beren funtzionamendurako ura beharrezko duten beste sistema batzuetara, hala nola, hozte dorre, lurrunketa kondentsadore edo iturri apaingarrietara igaro daiteke.


Nola transmititzen da? Zer dela eta gerta daiteke agerraldi bat?

De Bilbao Plazako iturriaren argazkiaNatur ingurunean bakterioa kontzentrazio txikitan baina ur zirkuitu artifizialak kutsatzeko adina kopuruan egoten da. Zirkuitu hauetako baldintzak egokiak izan daitezke bakterioaren ugalketa eta barreiaketa posible izateko: ura gelditzeak eta lohi, materia organiko, korrosio material eta bakterioen elikagai diren ameben gisako produktuen metaketak biogeruza bat sortarazten du.

Biogeruza hau eta tenperatura egokiak  egoteak gizakiarentzako arriskutsuak diren kontzentrazioetarainoko Legionellaren ugalketa eragin dezake.

Instalazioan aerosolen sortzaile den mekanismorik baldin badago bakterioa airean barreia daiteke. Bakterioa beren baitan daramaten ur tantek airean esekita gera daitezke eta eragin pean dauden pertsonen arnas aparatuan sar daitezke.

 

Zuzenbide esparrua eta Udalaren jarduerak


Zuzenbide esparrua

865/2003 Errege Dekretuak, legionelosiaren prebentziorako irizpide higieniko/sanitarioak ezartzen dituenak alegia, legionellaren ugaltze eta barreiaketari begira sortarazten duten arriskuaren arabera sailkatzen ditu instalazioak. Arrisku handienetariko instalazioen artean ondokoak daude: hozte dorreak, metagailua eta itzulketa zirkuitua duten ur sanitario beroen zirkuituak, spa-ak, jakuzziak, igerilekuak, ontzi edo bainuontzi terapeutikoak, hidromasajerako bainuontziak eta zentral hezetasun sortzaile industrialak. Arrisku txikiagoko  instalazioak ondokoak jotzen dira, besteak beste: giza kontsumokoak diren ur hotzeko sistemak, iturri apaingarriak, ihinztadura bidezko ureztaketa sistemak eta suteen aurkako ur sistemak.

Aipatutako Dekretuak gisa honetako instalazioak dituzten enpresak egitura eta funtzionamenduko zenbait baldintza betetzera behartzen ditu eta baita instalazioaren aldizkako mantentze programa bat edukitzera ere, uraren kalitate mikrobiologiko edota fisiko/kimikoaren kontrola barne.


Udalaren eskuduntzak

Gure hirian Udala da legionellaren kontrolerako eskuduntza duen osasun agintaritza.

Bioaniztasunaren eta Ingurumen Kalitatearen Atalak arriskupeko instalazioen kontrola egiten du aldizkako ikuskaritzarako bisitak eginez. Hauetan indarrean dagoen arautegiko baldintzak betetzen direla egiaztatzen da.

Akats edo hutsuneak daudela ikusten bada hautemandako arriskuari aurre hartzeko edo murrizteko neurriak ezar arazten dira. Neurri hauek egiturazko edo funtzionamendu okerreko akatsak zuzen araztea  eta instalazioen mantentzean hutsuneak konpontzea izan daitezke.

  • Legionellaren ugaltze eta barreiatzea gerta daitekeen instalazioak kontrol eta zaintza egiten da eta prebentzio planak ebaluatzen dira.
  • Enpresetako dokumentazioa, erregistroak eta mantenu programak egiaztatzen dira.
  • Aldizka instalazio hauetatik ur laginak hartzen dira legionellarik badagoen ala ez jakiteko.
  • Legionella kasuetan kutsadura iturri posibleak aztertzen dira.


Zer egiten da kasu bat agertuz gero?

Legionelosia derrigorrez deklaratu beharreko gaixotasuna da. Badago, beraz, kasuen deklaraziorako sistema bat euren artean, infekzio iturri komun bat medio, erlazionaturik egon daitezkeen kasuak hautematea ahalbidetzen duena. 

Behin inplikaturiko instalazio posibleak hautemanda daudelarik haien gaineko zaintza zorroztu egiten da eta arriskua ekiditeko egokiak diren neurriak har arazten dira, hala nola, instalazioaren garbiketa eta desinfekzioa, egiturazko eraberritzea edo, baita ere, instalazioaren gelditze erabatekoa edo partziala.

Udalak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin elkarlanean dihardu, harekin batera urteroko ekintzarako plan bat burutzen duelarik.