Mugikorrentzako aplikazio erabilgarriak

 

09fcad94-270a-4c0b-acfe-04128a315cbd (40×40)

 

DONOSTIARRON POSTONTZIA

Egin nahi diozu iradokizunik Donostiako Udalari? Aplikazio ofizial honek aukera ematen dizu zure galderak Udalari helarazteko, erraz. Gainera, argazkiak erantsi ditzakezu, baita zure GPS kokapen geografikoa ere eskabide bakoitzean.

 

de7ff9cc-1ddd-4c68-bed4-6ddb34cea107 (40×40)

 GIPUZKOA TRANSIT

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak eskaintzen dizun GPS nabigatzaile pertsonala. Planifika itzazu zure bidaiak garraio publikoan eta utzi Gipuzkoa Transiti gida zaitzan. Baliabide honek zure GPS kokapena identifikatu eta biderik egokiena erakutsiko dizu uneoro.

     

2bebdec6-b592-4c48-9818-2a16e138dd08 (40×40)

 

DBUS

Dbus zerbitzuari buruzko informazioa eskuratzeko denbora errealean, zauden lekuan zaudela. 4 hizkuntzatan: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa. Geltokien mapa eta linea eta ordutegien informazioarekin.

 

6f4d430c-e60a-4328-8b97-d0016445e114 (40×40)

 

JOIN UP TAXI

Utzi autoa etxean! Mugi zaitez taxiz JoinUp app-a erabilita. Merkeagoa da eta ingurumena zaintzen lagunduko duzu. Eskatu taxia eta parteka ezazu, nahi izanez gero.

 

   

 

EYSAMOBILE

TAO mugikorrarekin ordaindu eta zuzenean aparkatu nahi, makinatik pasatu gabe?. Gainera, ibilgailu batekin nahiz gehiagorekin eta sistema berbera duten hiri guztietan erabili daiteke. Aparkaldia luza dezakezu eta erabili ez den zenbatekoa errekuperatu.

 

 

cd0018a7-eb84-48ff-b38e-223b80a9b311 (40×40)

 

DONOSTIA GIDA

Hiriaren gida osoa, informazio eguneratua, mapak, bilatzaileak, 6 hizkuntzatan... Hirian nola mugitu eta nola gozatu azaltzen duen gida.

     

4e876319-336f-4512-b99d-be8a443ce143 (40×40)

 

GIPUZKOAKO FARMAZIAK

Hurbil dituzun farmazia guztiak aurkitzeko, botoi baten bidez: guardiako farmaziak bilatu; zerbitzuen arabera sailkatu; gogokoen dituzun farmaziak markatu, eskura edukitzeko...

 

b06b7f62-165d-422a-a984-0d644e5c9310 (40×40)

 

TURISMO EUSKADI

Mugikorrerako gida ofiziala: Bilbo, Donostia, Gasteiz, Arabako Errioxa, Euskal Kostaldea edo Gure Mendiak eta Haranak... Klik bakar batean, informazio ugari: ostatuak, jatetxeak, planak, kultura, hondartzak, turismo bulegoak, nola iritsi eta nola ibili, turismo aktiboa...

 

   

49be100c-806b-4863-811c-415f55acfcb1 (40×40)

VISIT GIPUZKOA

Gure lurraldeaz gozatzeko tresna baliagarria, gai eta eremu geografikoen arabera sailkatutako turismo baliabide eta esperientzia guztiak aurkituko dituzu. Agenda, mapak, zer egin, ostatua...

 

a74a657b-97b5-4769-b3ad-dd7926066b7e (40×40)

 

TRIPORG/BIDAIA-PLANIFIKATZAILEA

Zure bidaia planifikatzeko aplikazioa. Zer ikusi, zer bisitatu eta zer egin adieraziko dizu.

   

 

2db87968-62a3-45db-b2d4-c17de4c15fae (40×40)

 

TURISMOA EUSKARAZ

Bisitatzen gaituzten turistei euskarara hurbiltzeko tresna, ohiko egoeratara molda daitezen: besteak beste, nola agurtu; pertsonen arteko harremanetak; ostatuetan, jatetxeetan, erosketetan nola moldatu...

 

 

c16a5c69-047d-4df2-8a38-a8106c027423 (40×40)

 

KULTURKLIK: KULTUR AGENDA

Euskararen hizkuntz eremuko aurrez aurreko kultur jarduerak eta ekitaldiak. Agenda hau Kulturklik Kultura Atari Interaktiboaren zati da, eta kultura edukiak biltzen ditu (euskaraz eta gaztelaniaz).

     

38f42d96-d369-4fb4-b503-1bbdb264f751 (85×85)

 

ARARTEKO MAPAK: IRISGARRITASUNA

Zugandik gertu dauden toki irisgarriak ezagutu ahal izango dituzu eta bisitatzen dituzun tokien benetako egoeraren berri eman ahal izango duzu. Toki publikoen irisgarritasunari buruzko gida; zenbateraino diren irisgarriak garraioak, ostatuak, liburutegiak, jatetxeak, eta abar.

 

384ad32e-631d-42ac-9281-7a7f88edb381 (40×40)

 

BEHOBIA-DONOSTIA

Lasterketari buru jakin behar duzun guztia jakiteko: zure dortsal zenbakia, zer ordutako trena hartzea komeni zaizun irteerara iristeko, eta BSSren kokapen nagusiak eta informazio guztia. Den-dena azkar eta bizkor.

 

 

 

bd510a3d-4947-4845-8db5-479ad303ad3d (40×40)

 

DONOSTIAKO ZINEMALDIA

Zinemaldiari buruzko informazio guztia. Filmak, programazioa, mapak, albisteak, iritziak... 3 hizkuntzatan: euskara, gaztelania eta ingelesa.

 

 

ITZULTZAILE AUTOMATIKOA

Aplikazio honek Eusko Jaurlaritzaren itzultzailea erabiltzen du. Hiru norabidetan erabil daiteke: gaztelania>euskara / euskara>gaztelania / ingelesa> euskara.

   

 

80ae61aa-879a-4d4e-bc65-d82ad1c21676 (40×40)

KULTUR MAPP/EUSKOMEDIA

Euskal Herriko ondarearen gida. Kultura, ondare eta turismoari buruzko informazioa ematen dizu, geokokapena erabilita, gailu mugikorren bidez.

 

58380677-b955-4fb4-90ad-4b826ab8532f (40×40)

 

GIPUZKOAKO SAGARDOTEGIAK

Gipuzkoako Sagardotegiak bilatu, erreserbatu eta Google Mapsen kokatzeko. Sagardoari eta sagardotegiei buruzko informazio guztia, 4 hizkuntzatan (euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa).

      

38f42d96-d369-4fb4-b503-1bbdb264f751 (85×85)

 

BASQUE COUNTRY MAGAZINE

Euskal Herrira bidaiatzeko asmoa dutenei zuzendutako aldizkaria. Doakoa da, eta bereziki sortua tableta bidez erabiltzeko.

    

 

JOKO GARBIA

Helburua: donostiarrei informazioa ematea birziklatzeari eta biohondakinak sortzeari buruz.

     

 

URUMEA

Unean-unean jakiteko zer mailaz datorren Urumea ibaia Martutenen eta Txomin-Enean, itsasaldien ordutegiak eta grafiko bat, ur mailak azken orduetan zer bilakaera izan duen jakiteko. Ibaiak kota garrantzitsu bat gainditzen badu, aplikazioaren goialdean agertuko da informazio hori.

 

 

ZURE BIZIKLETA APARKATU

Utzi zure bizikleta gordeleku estalian eta seguruan PVerderekin! Zure telefonoarekin eta sarbide-kontrolaren sistemari esker, erregistratutako erabiltzaileei soilik baimenduko zaie sarbidea. Ahaztu tiketak, kutxazainak eta txanponak!