Izena emateko sistema
Aurretiko izen-emateak
Ekainaren 5etik 14era (biak barne)
1.- Pertsona bakoitzak aurretiko izen-emate eskaera bakar bat egin dezake.
Pertsona baten izenean eskaera bat baino gehiago aurkezten bada, bat bakarrik onartuko da eta besteak baliogabeak izango dira. Kasu honetan, baliozko eskaera zein den Donostia Kirolak (KUP) erabakiko du, eta, gainera, eskatzaileak iruzur ahalegina egin duela irudituko balitzaio, aurretiko izen-emate guztiak baliogabetu ditzake.
2.- Aurretiko izen-emate bakoitzean bi aukera jarri ahal izango dira. Baina, betiere, kontuan izanik, plaza izango balitz, bietako bat bakarrik hartuko dela, lehenengo aukera lehenetsiko delarik.
3.- Aurretiko izen-emate eskaera 2023ko ekainaren 5etik 14era arte aurkeztuko da:
• Interneteko orriaren bidez: www.donostiakirola.eus
• Zuzenean (larunbata 10 eta igandea 11a izan ezik): Donostia Kirolaren bulegoetan (Anoeta pasealekua, 18) 9:00etatik 14:00etara; Altza, Bentaberri, Bidebieta, Intxaurrondo, Etxadi eta Egia kiroldegietan 10:30etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara eta Paco Yoldi Igerilekuak kiroldegian 15:00etatik 20:00etara
Zozketa
Ekainaren 20an
- 2023ko ekainaren 20tik aurrera zozketaren emaitzak kontsultatu ahal izango dira.
Ordainketa eta plazen berrespena
Epea uztailaren 7an amaituko da
Izen-ematea onartua izan ahal izateko, plaza lortu duten pertsonek ikastaroaren prezioa 2023ko uztailaren 7rako ordaindu beharko dute. Epe horren barruan ordaintzen ez bada, eskaera horri baja emango zaio eta plaza hori itxaron zerrendako hurrengoak beteko du –inor balego–.
Ordaintzeko erak:
- • Banku bidezko ordainketa
Nahi duenak bankuaren bidez ordain dezake ikastaroaren prezioa, horretarako aurretiko izen-emate orrian helbideratuko du ordainketa. Kasu horretan, 2023ko uztailaren 7an ezarriko zaio ordainketa kontu korrontean. Ordainketa hau on-line edo gure bulegoetan dagoeneko egin baduzu, kargu hori ez zaizu pasako. - • Ordainagiria
Ordainketa helbideratu nahi ez duten pertsonei marra kodea duen eskutitza bidaliko diegu, eta bertan azaltzen diren banketxeetako kutxazain automatikoetan edo bulegoetan ordaindu ahal izango dute matrikularen prezioa. Ordainketak eskutitza jasotzen den egunetik 2023ko uztailaren 7ra arte egin ahal izango dira.
• Ordainketa presentziala
Era berean, nahiago izanez gero, ordainketa Donostia Kirolaren bulegoetan egin daiteke (Anoeta pasealekua, 18) zozketa egiten den egunetik 2023ko uztailaren 7ra, baita Altza, Bentaberri, Bidebieta, Egia, Intxaurrondo, Etxadi eta Paco Yoldi kiroldegietan ere. Hemen Instalazioetako arreta-ordutegiak
Leku horietan banketxeko txartelaren bidez egingo da ordainketa.
• Interneten bidez
Marra kodea duen eskutitza jaso ondoren interneten bidez ere ordaindu ahal izango da, web orri honetan: www.donostiakirola.eus.
Ikastaroaren ordainketa ez egiteak, zozketan esleitutako plaza galtzea suposatuko du.
Gogoratu: Zozketan plaza lortu duen norbaitek eskutitz bidez bidaltzen den ordainagiria uztailaren 1a baino lehen jasotzen ez badu, Donostia Kirolaren 943 481 881 telefonora deitu beharko du uztailaren 7a baino lehen.
KIROL TXARTELA dutenek, harpidedunen prezioa ordaindu ahal izateko, harpidedun izan behar dute ordainketa egitean, eta harpidedun izaten jarraitu behar dute ikastaroak irauten duen bitartean.
Izen-emateak
Uztailaren 13tik aurrera izen-emateak egin ahal izango dira:
- Internet bidez: www.donostiakirola.eus (uztailaren 14an goizeko 9:00etatik aurrera)
- Donostia Kirolaren bulegoetan (astelehenetik ostiralera): 9:00 - 14:00
- Altza, Bentaberri, Bidebieta, Egia, Etxadi eta Intxaurrondo kiroldegietan (astelehenetik ostiralera) - 10:30 - 14:00 / 16:00 - 20:00.
- Anoetako Paco Yoldi Kiroldegian (astelehenetik ostiralera): 15:00 - 20:00.