Izen ematea, Artikutzan programatutako bisitaldi gidatuetan parte hartzeko edo talde batentzako bisita gidatua eskatzeko. Bisita gidatu programatuak: igandetan egiten dira, goizeko 09:15ean sarreran dagoen atean (Eskas) hasi eta 13:30era bitartean (egin beharreko ibilbidearen arabera). Informazio gehiago Neurrira egindako bisita gidatuak: 8 lagunetik 30 lagunera arteko taldeei zuzenduta daude, eta taldearen beharrak eta ezaugarriak kontuan hartuta diseinatzen dira.
Horrez gain, bada aukera oinezko ibilbideak egiteko, balizatutako bideei jarraituz. Halakoetan, oinezkoen sarrera librea da. Ibilgailua sarrerako aparkalekuan utzi behar da. Ibilbideei buruzko informazioa
Zeinek egin dezake eskaera
Interesduna edo interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.
Noiz egin daiteke eskaera
Urte osoa
Beharrezko dokumentazioa
Programatutako irteeretarako: izen emateko inprimakia, beteta
Neurrira egindako bisitetarako: jarri harremanetan Artikutza Naturarekin, telefonoz edo e-mailez. Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.