Natur Eskola irakasleei eta ikasleei bereziki zuzenduta dago, Lehen Hezkuntzakoei, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoei, Batxilergokoei eta Prestakuntza Zikloetakoei.Egun bateko edo biko ibilbide bat egiten da Artikutza Etxaldean, eta hainbat geldialdi egiten dira, ziklo bakoitzeko curriculumari lotutako edukiak azaltzeko. Horrez gain, egonaldiak zer iraupen duen, esperimentuak eta tailerrak egin daitezke.
Hezkuntza programa ez ezik, ikasleekin bisita gidatuak egiteko aukera ere eskaintzen da.
Zeinek egin dezake eskaera
Ikastetxeak
Batez ere, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Prestakuntza Zikloetako ikastetxeek, baina beste hezkuntza modalitateetakoek ere eska dezakete (Helduen Hezkuntzakoek, Euskaltegiek, etab.).
Noiz egin daiteke eskaera
Urte osoa
Beharrezko dokumentazioa
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
*Errepidearen ezaugarriak direla eta, ezin da etxaldera sartu 40 plaza baino gehiagoko autobusik.
*Programa behar bezala gauzatzeko, kontuan hartuta natura ingurune batean garatzen dela, talde bakoitzeko gehieneko ikasle kopurua 30ekoa da. Ikasle kopurua handiagoa balitz, talde gehiago egingo lirateke.
Ikusi informazio gehiago hemen