Obra Handietarako lizentzia

Tramitearen deskribapena

Honako hauek obra handietarako lizentzia behar dute:
  • Obra berria
  • Eraistea
  • Handitzea
  • Legeztatzea
  • Eraberritzea
  • Azalera nahiz bolumena aldatzen duen handitze edo berritzea
  • Erabilera aldatzea
  • Bananketa

Eraikuntza berriko obra bat bada, obren lizentziaren ondoren, Obren hasiera, zuinketa akta edo kordel botatzea eskabidea ere aurkeztu behar da, obren lizentziaren ondoren.

Obra handia bukatzean, lehen erabilerako lizentzia eskatu beharko duzu.

Informazioa: dokumentazio osagarria nola bidali
eskabidea egin ondoren, dokumentazioa erantsi behar baduzu, izapide honen bidez egin: Erregistro Orokorra: dokumentazioa eranstea espediente bati

Zeinek egin dezake eskaera

Interesduna edo interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Obra handia eskabidea
  • Proiektua, sinadura elektronikoz izenpetutako agiriekin.
  • Eusko Jaurlaritzaren eraikuntzaren eta etxebizitzen estatistikaren galdetegia osatuta. Galdetegirako esteka
  • Eskabidea ordezkari baten bidez egiten bada, ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.
  • Erabilgarritzat joten den bestelako dokumentazioa (adierazi agiriak inprimakian horretara bideratutako zuriunean).

Lizentzia aldatzea eskabidea
  • Aldatutako proiektua

Obren hasiera, kordel botatze edo zuinketa akta egiteko eskabidea
  • 3 azal ofizial inprimatudun oinplano balioztuak
  • Egikaritze-proiektu bisatua
  • Izendapen ofizialak: obra-zuzendaria eta beste batzuk
  • Ingurumen Sailak eskatutako dokumentuak. Ikusi III.eranskineko fitxa "dokumentuak" atalean.

Obra bukatutakoan, Lehen erabilerako lizentzia eskatu
  • Memoria eta oniritzidun planoak
  • Ziurtagiriak: Obra amaierako ziurtagiria, obraren benetako kostua, Kalitate Programa, Segurtasun Dokumentua betetzea, suteen aurkako babesa, antenaren instalazioa
  • OHZn alta emateko eskabide orria
  • Argazkiak koloretan
  • Obra berria deklaratzeko eskrituraren zirriborroaren kopia
  • Urbanizazioaren planoak, gutxienez 1/200 eskalan
  • Ingurumen Sailak eskatutako dokumentuak. Ikusi III.eranskineko fitxa "dokumentuak" atalean.

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 300 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 2 hilabete
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aldekoa

Prozesuaren urratsak

  1. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
  2. Hala badagokio, dokumentazioa zuzentzea.
  3. Txosten tekniko eta/edo juridikoak: Suhiltzaileak, arkitektura…
  4. Onarpena edo ukapena ebaztea.
  5. Pertsona interesdunari jakinaraztea.
  6. Dagokion tasa igortzen da: Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga (EIOZ).

Eraikuntza berriaren lerrokadurak eta sestra lerroak finkatu behar dituen eraikuntza berriko obra bat bada, hauek ere bai:
1. Kordel botatzearen eskabide erregistroa, agiri teknikoekin eta lizentzian eskatzen diren aurretiazko baldintzak beteta. Normalean hauek:
  • Fidantzen edo abalen ordainketa
  • Jabetza erregistroan izen ematea
  • Udalari obretako zuzendariaren eta arkitekto teknikoaren izendapenez jakinaraztea
2. Dokumentazioaren egiaztapena; ez badago osatuta, interesdunari aurkezteko eskatzen zaio.
3. Hitzordua jartzea in situ egiaztapenerako
4. Sinadura eta akta ematea

Obrak amaitutakoan, Lehen Erabilera eskatuko da.
  1. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
  2. Beharrezkoa denean, dokumentazioa zuzentzea.
  3. Bisitarako hitzordua finkatzea
  4. Egiaztapena eta txosten teknikoa
  5. Onarpena edo ukapena ebaztea.
  6. Pertsona interesdunari jakinaraztea.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Erlazionaturik dauden beste baimenak:
  • Obrak egiteko laguntza bitartekoak (hesiak, aldamioak, edukiontziak) instalatzeko baimena horretara bideratutako inprimakian eskatu behar da, sail arduradunak ezarritakoari jarraiki. Ikusi “obretako laguntza bitartekoen instalazioa: hesiak, aldamioak, zangak" gaiari buruzko izapideak.
  • Eraikinean bost garaje plaza edo gehiago dituen solairuren bat badago, obra handietarako lizentziaz gain, jarduera sailkatuetarako lizentzia eskatu eta lortu beharko da (ikusi “honekin lotutako izapideak”).

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli