ERAIKIN, INSTALAZIO ETA LANEN GAINEKO ZERGA ARAUTZEKO ORDENANTZA FISKALA
2 a) Eraikin, instalazio eta obretarako obra lizentziak
% 95eko hobaria izango dute beroa edo argindarra ateratzeko eguzkiaren edo beste energia berriztagarri batzuen energiaz baliatzen diren sistemak jartzen badituzte, betiere instalazioa honetarako bada: etxeko ur beroa lortzeko, igerilekuen klimatizazio sistemak ordezteko edo 100 KW nominaletik beherako eguzki instalazio fotovoltaikoa ordezteko.
Instalatzeko legezko betebeharrik ez dagoenean, beharrezko aurrekontu osoagatik emango da hobaria. Instalatzea derrigorrezkoa denean, araudia zorrotz betez instalazioa egiteko beharrezko aurrekontuaren eta ondoren azaltzen diren baldintzak betetzeko beharrezko aurrekontuaren arteko aldeari emango zaio hobaria:
- Igerilekuak klilmatizatzeko gutxieneko eguzki-ekarpena: Araudian ezarritako urteko gutxieneko eguzki ekarpena gutxienez %25 handitzea eta igerilekuaren klimatizazio beharren %60 edo gehiago estaltzea.
- Etxeko ur beroa: Araudian ezarritako urteko gutxieneko eguzki ekarpena gutxienez %25 handitzea eta etxebizitza edo eraikineko ur beroaren beharren %50 edo gehiago estaltzea.
- Eguzki instalazio fotovoltaikoa: Gutxienez jarri beharreko potentzia elektrikoari buruz indarrean dagoen legedian ezarritako baldintzak %25 gutxienez handitzea, 6,25 eta 100 KW bitarteko potentzia nominala jarriz.
Edonola ere, hobari hori aplikatzeko, zerbitzuan jartzeko administrazio baimena eta/edo mantentze kontratua ekarri behar dira, egiaztagiri gisa..........................................................................................
2 b) Eraikinen birgaitze energetikorako obra lizentziak: obra hauen kasuan, %95eko hobaria izango dute A kalifikazioa lortzen dutenek eta %80koa, B kalifikazioa lortzen dutenek:..........
1.- A edo B motako energia etiketa bat lortzeko energia birgaikuntza xede dutenak.
2.- Energia birgaikuntza eta irisgarritasuna barne hartzen dituen higiezinen birgaikuntza integrala xede dutenak. Horretarako, energia birgaikuntzaren xedeak izan behar du A edo B motako energia eraginkortasuneko etiketa bat lortzea.............................................
2 c) %95eko hobaria, Udalerriko auzo edo eremuetan energia berriztagarriak sartzeko birgaikuntza integraleko proiektuen testuinguruan egiten diren obrentzat............................................................
b) eta c) letretan aipatutako hobariak aplikatuko dira, bakar-bakarrik, indarrean dagoen legeriaren arabera derrigorrez inbertitu behar ez diren kopuruen gainean. Edozein kasutan, eskatzaileak erantzukizuneko aitorpena aurkeztu beharko du, teknikari eskudun batek idatzia, indarrean dagoen legeria betetzeko behar den obraren aurrekontuaren eta aurkeztutako aurrekontuaren arteko aldea justifikatzeko kalkulua jasotzen duena.
8. art.- Subjektu pasiboak: zergadunak
1.- Zerga honen subjektu pasiboak dira, zergadun gisa, pertsona fisikoak, juridikoak, partitu gabeko oinordetzak, jabetza komunitateak nahiz gainerako erakundeak, izaera juridikorik izan ez arren unitate ekonomikoa edo zerga ezartzeko moduko ondare banandua eratuz gero, eta baita testamentu ahalordea erabili gabe duten herentziak ere; baldin eta eraikuntzaren, instalazioaren edo obraren jabe ere izanez gero, eraikinaren edo higiezinen jabe izan edo ez izan.
2.- Eraikuntzaren, instalazioaren edo obraren jabea hura egiteak dakartzen kostuak edo gastuak harzten dituena izango da.
9. art.- Ordezkoak
1. Zergadunaren ordezko subjektu pasibotzat hartuko dira egoera hori erantzukizunenez adierazten dutenak, aldez aurretik jakinarazten dutenak edo lizentziak eskatu edo eraikinak, instalazioak edo lanak burutzen dituztenak, zergadunak berak ez balira.
2. Edonola ere, Udalak zergadun izaera duen pertsona edo erakundearen nortasuna eta helbidea galdatu ahal izango dizkio zergadunaren ordezkoari.
10. art.- Zerga-oinarria
1.- Zergaren oinarria da eraikuntza, instalazioa edo obra egitea benetan kostatzen dena; exekuzio materialaren kostua, alegia.
Zergaren oinarrian ez dira sartzen BEZa eta antzeko zergak; tasak, prezio publikoak nahiz izaera publiko lokaleko ondarezko gainerako prestazioak; profesionalen ordainsariak; kontratistaren industri irabazia; ez eta exekuzio materialean sartzen ez den beste edozein kontzeptu.
2. Udalaren lizentziarik gabeko eraikin, instalazio eta lanak izatekotan, Udal Administrazioak berak finkatuko du oinarri zergagarria.
11. art.- Zerga kuota
1.- Zergaren oinarriari eranskinean adierazitako karga tasa eta hobaria aplikatuta, hobaririk izanez gero, ateratzen da kuota.
2.- Eranskinean datoz eraikuntza, instalazio edo obra bakoitzaren arabera izango diren ehunekoak.
12. art.- Kitapenaren bidezko kudeaketa.
1. Zerga hau autolikidazio-erregimenean galdatzen da.
2. Autolikidazioa Udalak normalizatutako inprimakian egitera eta horretarako seinalatutako kontu korrontean abonatzera behartuta daude subjektu pasiboak, hamar laneguneko epearen barruan, lizentzia eman dela jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
3. Zergaren subjektu pasiboa eta hirigintzako lizentzia tasa ordaintzen duena pertsona bera direnean, autolikidazioa, halabeharrez, ekintza berean egin behar da, eta bi zergen gainean.
4. Oinarri zergagarria zehaztuko da interesatuek aurkeztutako aurrekontuaren arabera, baldin eta kolegio ofizialak ikuskatu baldin badu. Bestela, udal teknikariek zehaztuko dute oinarri zergagarria, proiektuaren kostu balioetsiaren arabera.
5. Subjektu pasiboak daukaten lizentzia Udal Ikuskaritza Zerbitzukoei erakustera behartuta daude, burutzen ari diren lanak lizentziarekin bat datozela egiaztatzera etortzen direnean.
6. Lizentzia emateko, interesatuei udalak luzaturiko ordainketa-ziurtagiria aurkezteko eskatuko zaie, abonua egindako bankuak zigilatua.
13. art.- Auto-kitapena aldatzea.
Lizentzia eman ondoren hasierako proiektua aldatuko balitz, aurrekontu berri bat aurkeztu beharko da, honek hasiera bateko aurrekontua gainditzen duen kopuruaren araberako autolikidazio berria egitearren.
14. art.- Behin betiko kitapena.
1. Egindako eraikin, instalazio edo lanak eta horien benetako kostua ikusi ondoren, Udal Administrazioak, bidezko egiaztapen administratiboaren bidez, hala balegokio, oinarri zergagarria aldatuko du, behin-betiko likidazioa eginda, subjektu pasiboari kopurua galdatu edo, hala balegokio, itzuliko diolarik.
2. Aurreko atalean xedatutakoaren eraginetarako, lana amaitu edo horren behin-behineko harreraren ondorengo hilaren barruan, Udal Administrazioak luzatuko duen inprimakian egoera horren adierazpena aurkeztuko da, ahalbidea izanez gero, lanaren zuzendaritza adituaren ziurtagiria erantsiriko zaiolarik, eskuduntza duen lanbide-erakundeak ikuskaturik.
15. art.- Isiltasun bidez emandako lizentzien eraginak.
Zerga likidatzearen eraginetarako, isiltasun administratibo positiboa erabilita emandako lizentziek zuzenki emandakoen eragin bera izango dute.
16. art.- Lizentziari uko egitearen eraginak.
Baimendutako lanak, eraikinak edo instalazioak egiteari utziko balio lizentzia baten titularrak, idatziz eginiko berariazko ukoz, egin zaion behin-behineko likidazioaren guztizkoa itzultzeari edo deuseztatzeari ekingo dio Udalak, baita Eusko Jaurlaritzako Hirigintza Sailari horren berri eman, honek jakin dezan eta emandako eskubideak bertan behera utz ditzan.
17. art.- Lizentzia iraungitzearen eraginak.
Lizentzia bat iraungi ondoren, likidazioa itzultzeari edo deuseztatzeari ekingo dio Udalak, salbu eta titularrak berritzeko eskatu eta Udalak baimentzen badu.
Azken xedapena
Ordenantza honek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamunetik aurrera jarriko da indarrean eta, indargabetzeko edo aldatzeko erabakirik hartzen ez den bitartean, indarrean jarraituko du.
EGINBIDE: honen bidez aditzera ematen da Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga arautzen duen Ordenantzaren azken aldaketa 2021eko irailaren 30ean egindako Udalbatzarrean behin-betiko onartu zela. Ezarritako aldaketak 2021eko abenduaren 21eko 242.GAOn argiratu zela..