Gazteek aisialdirako erabiltzen dituzten lokaletan, adinez nagusia den legezko ordezkari bat izenda daiteke. Pertsona hori Udaleko Gazteria Atalarekin harremanetan egongo da, eremu horien erabilerarekin loturiko arazoak saihesteko eta konpontzeko. Gazteek Udalari adieraz diezaiokete zein den beren lokalaren legezko ordezkaria, eta pertsona horrek funtzio hauek izango ditu:
Udalaren eta lokalaren erabiltzaileen arteko elkarrizketa eta komunikazioa erraztea.
Informazioa eta orientazioa jasotzea, lokalaren erabiltzaileen eta hirugarren pertsonen arteko gatazkak saihesteko.
Lokaleko jarduera bukatzen dela adieraztea.
Udalari jakinaraztea ordezkari izateari utzi nahi diola eta beste ordezkari bat bilatzen laguntzea.
Interesduna edo interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.
Legezko ordezkariak 18 urte baino gehiago izan behar ditu.
Noiz egin daiteke eskaera
Urte osoa
Beharrezko dokumentazioa
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamainua: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
Estimatutako epea: Unean bertan
Epe legala: 3 hilabete
Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Prozesuaren urratsak
Legezko ordezkaria izateko aukeratutako pertsonak ordezkaria izendatzeko formularioa betetzea.
Udalak izendatutako pertsonaren datuak erregistratzea.
Ordezkariak, Udalaren eskutik, gazteen lokalei buruzko informazioa eta orientazioa jasotzea.
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Gizarte Sustapenaren eta Hezkuntzaren Zerbitzua
Taldearen ordezkariak Udalari idatziz jakinarazi ahalko dio ordezkari izateari utzi nahi diola. Eta, halaber, taldearen ordezkari berria zein izendatu duten ere jakinarazi ahalko dio, idatziz.
Udalak, Gazteria Zerbitzuaren bitartez:
Informazioa, orientazioa eta sentsibilizazioa eskain ditzake, gazteek aisialdirako eta biltzeko erabiltzen dituzten lokalei dagokien ordenantza arautzaileko jarduerarekin lotuta sor daitezkeen gatazkak saihesteko.
Lokaletako gazteen eta komunitatearen arteko komunikazioa erraztu dezake, haien artean izan daitezkeen gatazketan irtenbide adiskidetsua lortzeko.
Gazteei informazioa emango die dauden lokalei buruz, bai eta gazteek aisiarako eta elkartzeko erabiltzen dituzten lokalak arautzen dituen ordenantzari buruz ere.