Gazteen aisiarako eta elkartzeko lokaletako jardueraren aurretiazko jakinarazpena

Telematikoki

Presentzialki

Hitzordua hartzea gomendatzen da, ilaran ez itxaroteko
943 48 38 38

Tramitearen deskribapena

Aurretiazko jakinarazpen honek gaitzen zaitu ezarri behar duzun jarduerarekin hasteko. Jakinarazpena eta beharrezkoa den dokumentazioa erregistratzen den unetik bertatik has daiteke jarduera egiten.

Zeinek egin dezake eskaera

Jardueraren sustatzailea edo haren legezko ordezkaria. Interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.
  • Jardueraren sustatzailea den pertsona edo haren ordezkaria; eta emantzipatu gabeko adingabekoa izanez gero, haren ordezkariaren sinadurarekin.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoan zehar

Beharrezko dokumentazioa

  • Memoria
  • Lokaleko baldintzak betetzen direla esateko eskumena duen teknikariak idatzitako txostena
  • Planoak
  • Lokalaren ezaugarrien eranskina

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 50 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Unean bertan
  • Epe legala: Ez dagokio
  • Isiltasun zentzua: Ez dagokio
Ez dago ez izapidetze ez ebazpen eperik. Aurretiazko jakinarazpenak eta beharrezko dokumentazioak sustatzaileari baimena ematen dio agiri horiek aurkezten diren egunetik aurrera jarduerari ekiteko.

Prozesuaren urratsak

1. Jakinarazpenaren eta beharrezko dokumentazioaren erregistroa. Une horretatik aurrera jarduerarekin has daiteke.

2. Dokumentazioa egiaztatzea (aurrez aurrekoa bada, unean bertan; telematikoa bada, gutxi gorabehera 7 egunen buruan). Agiriren bat falta bada, 10 eguneko epea izango du hautemandako akatsa konpontzeko.
  • Beharrezko dokumentazioa ekarri ezean, espedientea osatu gabe gelditzen denez, ixteko eta jarduera geldiarazteko agindua emango da.
  • Dokumentazio guztia ekarri bada, jarduera ikuskatzeko zain geldituko da, eta aurrez jakinaraziko da noiz egingo duten ikuskapena udal zerbitzu teknikoek.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazio interesgarria

Aurretiazko jakinarazpen honek gaitzen zaitu ezarri behar duzun jarduerarekin hasteko, erantzule bakarrak jardueraren titularrak eta egiaztagiria eman duten teknikariak direlarik, eta alde batera utzi gabe jarduerei ekiteko gaikuntza ematen duten administrazio tituluek edo araudi sektorial aplikagarriaren araberako aurretiazko kontrolek eginda egon behar dutela.

Aurreko paragrafoan xedatutakoari eta udalaren ikuskaritza eta kontrol araudiari kalterik egin gabe, udal zerbitzu teknikoek dokumentazio teknikoa egiaztatzen dutenean, Udalak jardueran behar bezala jarduteko neurri osagarriak ezar ditzake.

Udalak egiaztatuz gero funtsezko datu, adierazpen edo dokumenturen bat ez dela zehatza edo faltsua dela, edo indarrean dagoen legedian zehaztutako baldintzak ez dituela betetzen, xedaturiko espedientea izapidetu ondoren, eskubidea erabiltzeko edo jardueran aritzeko debekua ezar dezake, gertaera horien berri duen unetik beretik, izan litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboen kalte gabe.

Ohiko galderak

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli