Datuen babesa

GAZTEENTZAKO LOKALAK: JARDUERA ETA ORDEZKARIA ALDEZ AURRETIK KOMUNIKATZEKO DIRU-LAGUNTZAK


Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea:

Udaleko Gazteen Sailarekin solaskide bezala jarduteko, adin nagusikoa den lege-ordezkaria izendatzeari dagokion informazio pertsonalaren kudeaketa. Solaskidea izateaz gain, aisialdirako gune bezala lokalak erabiltzen dituzten gazte taldeentzat diru laguntzak eskatuko ditu.

Gordetzeko epeak:

Emateko edo ukatzeko ebazpena ematen denetik 5 urte igarotakoan ezabatuko dira. Diktaminak betirako gordeko dira.

Legitimazioa

Interes publikoa DBEOren 6.1.e): - 38/2003 Legea, azaroaren 17koa, Diru-Laguntzei buruzko Lege Orokorra - 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, Diru Laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duena. -2/2016 Legearen, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeena, 17.1.9) eta 36) artikuluak.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.