Donostiako Kontseilu Sektorialak Udal instituzio eta herritar eragileen arteko elkarlana sustatzeko gaikako parte hartze organo iraunkor bezala planteatzen dira helburu hauekin: Udal planifikazioan parte hartzeko lehentasunak eta irizpideak proposatzeko gune izatea, Udal jardueraren gaineko jarraipena egitea, Udalaren eta Kontseiluko kide diren erakunde eta pertsonen ekimen zehatzak aurkezteko foro bilakatzea, Gizarte mugimenduen eta herritarren parte-hartze aktiboa eta iraunkorra bultzatzea, eta elkarrizketa-espazio baliagarri bihurtzea eragile ezberdinen arteko elkar ezagutza eta elkar aitorpena sustatzeko, elkarlan sareak sortu eta koordinazioan sakontzeko aukera emango duena.
2001. urtean Donostiako Udalak Gizarte Ekintzako Aholkularitza Kontseilua sortu zuen, gizarte-zerbitzuekin lotutako udalaren erabakietan hiriko gizarte-ehunak parte hartzeko bideak ezarri eta egituratzeko.
Gizarte Ekintzako Kontseiluak gizarte zerbitzuen kudeaketaren alorrean Donostian erantzukizunen bat duten eragile publiko guztiak biltzen ditu, hainbat ziorengatik udalerriko gizartean esku hartzeari loturiko herritarren erakundeak (eragindako pertsonak, borondatezkoak, elkarteak eta abar).
Gizarte Ekintzako Kontseiluaren funtzionamendua2001eko azaroaren 21eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako Araudiaren bidez erregulatu zen.
Udalaren Bulego Birtualean eskuratu daitezke izena emateko inprimakiak: eskaera Online egin ahal izango da edo inprimakiak Udal Erregistroren batean entregatu daitezke.
KONTSEILUAREN HURRENGO BILKURA | GAI ZERRENDA |
---|---|
Ez da data finkatu |
BILKUREN HISTORIKOA | GAI ZERRENDA | AKTA |
---|---|---|
2024-01-29 | ||
2024-06-18 | Hurrengo Kontseiluaren Bilkuran behin betiko akta onartzean argitaratuko da hemen | |
2024-12-18 | Hurrengo Kontseiluaren Bilkuran behin betiko akta onartzean argitaratuko da hemen |