Kontseilu Sektorialetan parte hartzea: Elkarteak

Telematikoki

Dokumentuak

Tramitearen deskribapena

Kontseilu Sektorialak partaidetzarako organo iraunkorrak dira.
Kontseiluen bitartez, herritarrek eta eragileek, sektore edo gai jakin bateko politiken inguruan, aholkuak, informazioa, eztabaidak, azterketak eta proposamenak bideratzen dituzte.
Udal gaietan herritarren parte hartzea bideratzeko bide bat dira.

Udaleko Arloetako Kontseiluen zerrenda:
  • Lankidetza Kontseilua
  • Berdintasun Kontseilua
  • Euskararen Kontseilua
  • Mugikortasun Kontseilua
  • Gizarte Ekintzako Kontseilua
  • Ingurumen Kontseilua
  • Oroimen Historikoaren Kontseilua

Zeinek egin dezake eskaera

Elkarteek, gaiarekin lotura dutenak.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Parte hartzeko baldintzak kasu bakoitzean:
Herri Entitateak:
  • Kontseilu sektorialeko gaiarekin lotura izatea.
  • Aurrez Herri Erakundeen Erregistroan izena emanda egotea.
Gizarte garrantzi handiko pertsona nahiz elkarte modura:
  • Kontseilu sektorialeko gaiarekin lotura izatea.
  • Kontseilu Sektorialetan parte hartzeko borondatea adieraztea.

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 3 hilabete
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

Herri entitateak:
  1. Eskabidea erregistratzea.
  2. Kontseiluko idazkariaren txostena, baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren.
  3. Dagokion sailaren jakinarazpena eskabidean adierazitako moduaren arabera.

Gizarte garrantzi handiko pertsonak eta elkarte modukoak:
  1. Eskabidea erregistratzea.
  2. Kontseiluko idazkariaren txostena, baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren.
  3. Kontseiluko Batzarrak gehiengoz onartzea.
  4. Dagokion sailaren jakinarazpena eskabidean adierazitako moduaren arabera.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Lehendakaritzako Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Informazio osagarria eskatu ahal izango da

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli