Jolastokietako eta El Pilar klinikako etxebizitza tasatuak esleitzeko deialdia

Eskaerak egiteko epea ekainaren 24an (osteguna) irekiko da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Etxegintzak ekainaren 24tik uztailaren 14ra arte ireki du "Jolastokieta" eta "El Pilar Klinika" ren erosketa-etxebizitza tasatuak esleitzeko prozesuan parte hartzeko epea.


Eskatzaileen Erregistroan izena emanda dauden pertsonek mezu elektroniko bat edo SMS bat jasoko dute telefono mugikorrean, eta eskabide-epea ireki dela jakinaraziko zaie, esteka batekin batera. Esteka horrek aukera emango die, B@kQ txartelaren bidez, beren datuak eskuratzeko, egiaztatzeko, aldatzeko, eta, hala badagokio, eskabidea izapidetzeko behar diren datu guztiak betetzeko.


Prozeduran parte hartzeko berariazko eskabidea aurkezten duten pertsonek baino ez dute parte hartuko prozedura honetan:

    · Telematikoki, b@kQ txartelaren bidez, online formulario bat betez. Formulario hori Etxegintzaren webgunean egongo da eskuragarri ekainaren 24tik aurrera.

    · Aurrez aurre, aurrez hitzordua eskatuta, Etxegintzaren bulegoetan formalizatuko den online formulario baten bidez, edo aurrez Udalinfoko bulegoetan hitzordua eskatuta.

    BPEen eskatzaileen datuak aldatzeko edo erregistroan inskribatzeko idatzizko eskaerarik onartzen ez denez, jakinarazten dizuegu gure bulegoetan honako informazio hau eskatuko zaiela izapideak egitek.

    GARRANTZITSUA:Eskaera interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, edo eskaeran adin nagusiko beste pertsona batzuk ere sartzen badira, izapide hori egingo duen pertsonari babesa emateko behar besteko dokumentua aurkeztu beharko da. Bestela, eskaeran sartutako adin nagusiko guztiak joan beharko dira gure bulegoetara, eta ordezkaritza-dokumentu hau sinatu beharko dute.

Etxebizitzen esleipena baremazio-sistema baten bidez egingo da, eta sistema horrek puntuazio bat emango dio eskaera bakoitzari.

Oinarriak

Informazio gehiago:

Betekizunak
Baremazioa
Prozedura

GARRANTZITSUA:

COVID-19k aurrez aurreko arretarako ezarri dituen murrizketak direla eta, eta prozedura honen izapidetzea arintze aldera, Etxegintzarekin harremanetan jartzeko bitarteko nagusia telematikoa izango da, telefono bidezko arreta alde batera utzi gabe.
Horregatik, gomendatzen da B@kQ txartela lortzea, herritarrari aukera emango diona bere eskaera izapidetzeko, bere datuak egiaztatu eta eguneratzeko, bai eta prozedura horrek eska ditzakeen beste izapide batzuk egiteko ere.

2021/04/15-an argitaratua