Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Etxegintza



Udalaren antolaketaren barruan, Donostiako Etxegintza Enpresa Erakunde Publikoa arduratzen da Donostiako Udalaren etxebizitza-politika gauzatzeaz.
Erakundearen eginkizun nagusiak honako hauek dira: babes publikoko etxebizitzen eta bestelako babes-figuren (zuzkidura-apartamentuak, gazteentzako eta adinekoentzako apartamentuak) sustapena eta esleipena; errentamendu-erregimeneko udal-etxebizitzen kudeaketa; eta hutsik dauden etxebizitza pribatuen alokairua sustatzea, Alokabide programaren bitartez.

Kokapena eta ordutegiak:
Helbidea: San Martzial kalea, 2. 20005 DONOSTIA/SAN SEBASTIAN. Mapa
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.

Telefono orokorrak: 943 48 17 65 / 943 48 11 94
Faxa: 943 32 79 20
Emaila: etxegintza@donostia.eus

Alokabide telefonoak: 943 48 10 40 / 943 48 17 51
Fax: 943 32 79 20
Emaila: alokabide@donostia.eus


Aurrez aurreko arreta:
Ez da aurretiko hitzordurik behar Erakundearen Arreta eta Informazio Zerbitzuan arreta jaso ahal izateko.
Hala ere, gestioak arintzeko aurretiko hitzordua eskatzea, bulegoan itxaronaldiak kentzea eta modu eraginkorragoan artatzea gomendatzen da. Gainera, zure beharretara ondoen egokitzen den eguna eta ordua aukeratu ahal izango dituzu.

    Aurretik hitzordua:
    • gure web orriko (www.donostia.eus/etxegintza) inprimaki interaktiboaren bidez, non zure hitzordu pertsonalizatua automatikoki formalizatu ahal izango duzun.
    • QR sistema honen bidez, modu azkar, erraz eta eskuragarrian, zure gailu mugikorraren bidez aurretiko hitzordua lortzeko aukera ematen du, eta gure web orriko formulario interaktibora birbideratuko zaitu.

    div class="imagen_i">Aurre hitzordurako QR kodea