Balio demokratikoekin konprometitzea gure nortasun-ezaugarri nagusietako bat da. Eta hori indartzen jarraituko dugu, giza eskubideak zabaltzeko ekimenen bidez, terrorismoaren eta indarkeriaren biktimen memoria defendatuz eta LGTBI+ kolektiboaren eskubideak urratzen dituzten jarrera homofobo eta transfoboen aurka borroka eginez.
Berdintasunak zeharkako ardatza izan behar du, Udalaren lan-arlo guztiak, udal gobernua eta hiriaren egunerokotasuna alderik alde pasatzen dituena. Hori dela eta, politika publiko guztietan genero-ikuspegia txertatzea, emakumeentzako kalitatezko enplegu gehiago sortzea eta sexu eta genero indarkeriaren aurka borroka egitea izango dira legegintzaldi honetako lan-eremu nagusiak.
Udal-baliabideen kudeaketa aurreratuaren alde egiten jarraituko dugu; gobernu ona, herritarren parte-hartzea eta pertsonen integrazioa izateko. Eta euskararen normalizazioa bultzatzen jarraituko dugu, kohesiorako eta integrazio sozial eta kulturalerako tresna gisa.