Gizarte Zerbitzuen elkarteak eta dirulaguntzak

Intereseko informazioa

Elkarte edo erakundeei zuzendutako dirulaguntzak

Udaletik urtero sustatzen dugu diru-laguntzen deialdia, gizarte arloan jarduerak eta proiektuak garatzen dituzten elkarte edo erakundeak babesteko.

Nork eska ditzake

Dirulaguntza hauek legez eratutako irabazi-asmorik gabeko elkarte eta entitateek jasotzeko aukera dute, betiere egoitza edo ordezkaritza eta jarduketa eremua Donostian izanik.

Zertarako eska daitezke

  • Elkartearen ohiko jarduerarekin zerikusia duten proiektuak sustatzeko
  • Udalaren erantzukizun instituzionalaren eremuko programak eta zerbitzuak osatzen dituzten proiektu komunitarioak bultzatzeko.

Gizarte Ekintzako Kontseilu Sektorialak herritarrek eta gizarte-erakundeek Gizarte Zerbitzuekin lotutako udal-erabakietan parte hartzeko bideak ezartzea eta egituratzea du helburu. Arlo horretan erantzukizunak dituzten hiriko pertsona eta erakunde publikoak biltzen ditu. Kontseiluetan sektore hauetako ordezkariek har dezakete parte:

  • Udalaren Erregistroan inskribatutako herritar-erakundeak.
  • Pertsona fisikoak.
  • Kontseilu bakoitzaren eremuan gizarte-ospe berezia duten pertsonak edo kolektiboak.

Udalak hainbat lokal ditu jabetzan, eta Elkarteen Udal Erregistroan izena emanda dauden irabazi asmorik gabeko elkarteen eskura jartzen ditu, beren jarduerak egin ditzaten.