Ogi-apurra

Polloe hilerrian bisitatzeko puntuak

Polloe hilerriko bisitatzeko puntuak

Eduki publikatzailea

Mapa PDF-an deskargatu

04. Luzuriaga kapera

San Martín 2-8
  • Urtea: 1879
  • Jabea: Norberto Antón de Luzuriaga
  • Sustatzailea: Norberto Antón de Luzuriaga
  • Arkitektoa: Antonio Cortázar
  • Estilo arkitektonikoa: Neorromanikoa

 

 

 

Neorromanikoa. Kapera honek ezin hobeto erakusten du mugimendu erromantikoak zer norako joera izan zuen elementu fantastiko eta alegorikoak baliatzeko. Ilunpeen munduan dago gure izatearen ondoren gelditzen dena, eta mundu hori argitzen dute, etengabe, argi-zuziek. Saguzar bikote bat dago zelatan, zaindari, eta ilunpean gidatzen gaituzte. Kapiteletan paradisua agertzen da, eta inpostaren lerroak bereizten ditu ilunpea eta berpizkundearen ondoren ezagutuko dugun Loriazko mundua. Berpizkundea irudikatzeko, estalkiaren gainean dagoen gurutzearen irudia agertzen zaigu. Bi gargola txiki daude, alboetako fatxaden ertzetan, eta adi-adi daude, zelatan.

Kolore anil eta granatezko beirate beruneztatu eta xumeak ere ageri zaizkigu. Kaperaren perimetroan, puntadun arkuak dituen burdinazko hesi bat dago, eta oraindik ere gelditzen da Paradisuaren ikur den ananaren bat edo beste, karelean zehar.

Hesian A eta L hizkiak ageri dira, hots, Antón de Luzuriagaren inizialak. Claudio Antón de Luzuriaga *1792 Soto de Cameros (Errioxa) +1874 Donostia. Magdalena Ardenales de Zugastirekin ezkondu zen (*1806 Pasai Donibane +1880 Donostia). Mandasko Dukearen familiari oso lotua zegoen, haien abokatu eta laguna baitzen.Baldomero Esparteroren segizioan, ibilbide politiko garrantzitsua izan zuen; Grazia eta Justiziako ministro izatera iritsi zen, eta Estatuko ministro ere bai.Hil zenean, Justizia Epaitegi Goreneko Presidente Erretiratu zela aipatu zuten eskelan. 1821ean hasi zuen ibilbide judiziala, Donostiako epaile modura. Gure historian beti oroituko dugu nolako grinez defendatu zuen aduana Ebrotik itsasertzera aldatzea. Seme bat izan zuten, Norberto Antón de Luzuriaga eta Ardenales + 1884 Biarritz inguruan.Abokatua. Claudio eta Magdalena Antón de Luzuriaga Mendoza izan ziren haren seme-alabak. Claudio Germana Auguiot Abadie-rekin ezkondu zen, eta alaba bat izan zuten, Leonor *1916 Donostia +2003 Bartzelona. Leonor, halaber, José Gómez de las Barcenas, Rivera de Adaja-kobiz kondearekin ezkondu zen, eta bi seme izan zituzten, baina ondorengorik gabe hil ziren biak.

Claudio Antón de Luzuriaga izan zen San Bartolomeko hilerritik Polloekora aldatu zuten hildakoetako bat. Haren seme Norberto izan zen hilerri berrian kapera bat eraiki zedin eskatu zuen bigarren partikularra. Norbertok, testamentuan, hamar mila pezeta eman zizkion Donostiako hiriari, diru hark urtean emango zituen interesekin atezainari urtean hirurogei pezeta ordaindu, eta hark familiaren panteoia zaindu zezan. Gelditzen zen diruarekin, kaperak behar zituen konponketak egitea proposatu zuen.

 

Beste bisitatzeko tokiak

BESTE BISITATZEKO TOKIAK

Eduki publikatzailea