Breadcrumb
Udalerriaren eta Udalaren berotegi efektuko gasen isuriak
Udalerriaren eta Udalaren berotegi efektuko gasen isuriak
Udalerriaren isuriak
Udaleko Ingurumen Atala 2005. urtetik ari da kalkulatzen udalerriko berotegi efektuko gasen (BEG) inbentarioa, Udalsarea21 Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sareak sortutako tresna erabiliz.
Inbentarioa kalkulatzeko, ezinbestekoa da ikustea berotegi efektuko gasen igorpenek zer bilakaera izan duten denborarekin eta ezartzen diren udal politikek zer ondorio dakartzaten. Datuak lortzeko dagoen zailtasunarengatik, Euskadiko inbentarioak urte eta erdiko atzerapenarekin kalkulatzen dira. Horrela, aurten 2020ko BEG inbentarioa kalkulatu da, eta ondoren azaltzen diren emaitzak izan dira.
2020. urteko isuriak
2020an, BEG isuriak, industriarenak kontuan hartu gabe, 583.167 tona CO2 baliokide izan ziren; hau da, 3,1 tona CO2 baliokide biztanleko.
Isurienen erdia baino gehiago garraioari dagokio (% 61); atzetik, baina urruti, etxebizitzak (% 17) eta zerbitzuen sektorea datoz (% 16). Udalerriko hondakinen kudeaketak isuri guztien % 4,4 sortzen du, eta lehen sektorea ez da % 1era iristen.
Bilakaera aurreko urteekiko
2019. urteko isuriekin alderatuta, 2020an bai guztizko isuriak bai biztanleko emisioak % 25 murriztu ziren.
Emisioen beherakada sektore guztietan gertatu da, baina arrazoi desberdinengatik. Bereziki nabarmena izan da hondakinen kudeaketarekin lotutako isurketen beherakada, nahiz eta sektore horren ekarpena ez den hain handia. Garraioaren emisioak ere nabarmen murriztu dira (eta horiek dute pisu handiena guztizko inbentarioan), baita zerbitzuen sektorearenak ere.
Isurien bilakaera, hiriak duen helburuarekin alderatua
Pandemiak 2020an jarduera orokorrean izan zuen eraginak garraioan eta zerbitzuen sektorean energia kontsumoa nabarmen murriztea ekarri zuen, baita hondakinen sorrera murriztea ere.
Gainera, estatuan, elektrizitate gehiago sortu zen iturri berriztagarrietatik, aurreko urtearekin alderatuta, eta horrek elektrizitatearen emisio-faktorea % 25 murriztea ekarri zuen.
Horri gehitu behar zaio hondakinen kudeaketari esleitutako emisioen murrizketa, tratamendu instalazio berria abian jartzearen ondorioz.
Horren guztiaren ondorioz, berotegi efektuko gasen emisioak behera egin zuen oso nabarmen, eta orain arte 2030erako murrizketa helburua zena lortu da (% 40ko murrizketa 2007arekin alderatuta).
2020. urteko BEG inbentarioaren txosten osoa ikusi.
2007-2020 urtetako BEG inbentario xehatuak:
- 2007ko BEG inbentarioa
- 2008ko BEG inbentarioa
- 2009ko BEG inbentarioa
- 2010eko BEG inbentarioa
- 2011ko BEG inbentarioa
- 2012ko BEG inbentarioa
- 2013ko BEG inbentarioa
- 2014ko BEG inbentarioa
- 2015eko BEG inbentarioa
- 2016ko BEG inbentarioa
- 2017ko BEG inbentarioa
- 2018ko BEG inbentarioa
- 2019ko BEG inbentarioa
- 2020ko BEG inbentarioa
Udalaren isuriak
Bere eskumeneko jardueren garapenean (bulegoak, kiroldegiak, kultur etxeak, argiak, hondakinen bilketa, etab.) Udalak emisioak sortzen ditu. Horiek murrizteko estrategiak abian jartzeko eta eraginkorrak diren egiaztatzeko, funtsezkoa da emisio horiek kontabilizatzea. Kontabilitate hori ISO 14064 arauaren arabera egiten da, eta kanpoko auditoretza baten bidez egiaztatzen da.
Udal administrazioaren isurien lehen inbentarioa 2010ean kalkulatu zen, eta urte horrekin alderatuta, 2020ko isurketak % 27 txikiagoak izan ziren eta 2021ekoak % 20 txikiagoak.
Emaitza hori, alde batetik, eraikinen, argiteria publikoaren eta udal-ibilgailuen flotaren energia-eraginkortasuna hobetzeko hartu diren neurrien emaitza da, eta, bestetik, estatuan eta, neurri txikiagoan, udal-mailan energia elektriko berriztagarriaren ekoizpena handitzearen ondorioa ere bada.
Berotegi-efektuko gasen inbentarioak ikusteko, egin klik dagokion urtean: