Ezkerreko Bannerrak Phone Hidden

Ostalaritza

Ostalaritza


Ostalaritzarako ur-pitxerrak Ur pitxerren argazkia

Ostalaritzan erabiltzen diren ur botilek hondakin kopuru handia sortzen dute. Horiek murrizteko asmoz, Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, bolitako ura erabili ordez , eguneko menuetan iturriko ura eskaintzeko joera sustatzeko kanpaina abian du.

Parte hartu nahi baduzu, deitu eta doan emango dizkizugu behar dituzun pitxerrak.

 

 

Hondakinen kudeaketa

Hiriko ostalaritza establezimenduek hondakinak uzteko beste zerbitzu eta ordutegi batzuk dituzte, dauden zonaren arabera.

 

Alde Zaharra

Alde Zaharreko ostalaritzan sortutako hondakinak establezimenduz establezimendu biltzen dira. Udalak materia organikoa eta ontzi arinak banantzeko behar den materiala ematen die establezimenduei.


Zati bakoitza uzteko ordutegiak eta modua:

  Organikoa Ontziak Beira Papera eta kartoia Errefusa
  Bilketa Uztea Bilketa Uztea Bilketa Uztea Bilketa Uztea Bilketa Uztea
Astelehena 16:00 16:30 09:30 10:00 09:30 10:00 09:30 10:15 09:30 10:00
Asteartea 16:00 16:30 09:30 10:00     09:30 10:15    
Asteazkena 16:00 16:30     09:30 10:00 09:30 10:15    
Osteguna 16:00 16:30 09:30 10:00     09:30 10:15 09:30 10:00
Ostirala 23:30 00:00     09:30 10:00 09:30 10:15    
Larunbata 23:30 00:00 09:30 10:00 09:30 10:00 09:30 10:15 09:30 10:00
Igandea 16:00 16:30 09:30 10:00 09:30 10:00        
HONELA UTZI BEHAR DA: Norberaren edukiontzi marroian Poltsa hori normalizatutan Norberaren edukiontzi berdean Tolestuta Poltsa gris normalizatuetan

 

Olioa: sukaldean erabilitako olioa kudeatzaile baimendu bati eman behar zaio.

 

Hiriko gainerako zonak

Organikoa:

Materia organikoa gaika biltzeko edukiontzi marroietan utzi behar da.
Edozein ordutan utz daiteke.

Edukiontziak irekitzeko txartela eskatu behar da: udalinfo 010

 

Papera eta kartoia:

Erdialdean, Grosen eta Amaran: kartoia tolestuta utzi behar da errefusa biltzeko edukiontzi berdeen ondoan, 19:30etik 22:30era, asteko edozein egunetan.

Hiriko gainerako zonetan: atez ateko bilketa zerbitzua dago, honako egutegi hau duena eta ordutegi komertzialean funtzionatzen duena:

  ASTELEHENA ASTEARTEA ASTEAZKENA OSTEGUNA OSTIRALA

ALTZA

    Goizez     Goizez
ANTIGUA          Goizez     Goizez
BIDEBIETA          Goizez     Goizez
EGIA     Goizez        Goizez    
INTXAURRONDO      Goizez     Goizez  
LOIOLA     Goizez       Goizez    
HERRERA         Goizez     Goizez
MARTUTENE      Goizez       Goizez    

 

 

Beira: beira biltzeko iglu berdean, 08:00etatik 22:00etara.

Ontziak: edukiontzi horietan, edozein ordutan.

Errefusa: errefusa biltzeko edukiontzi berdeetan, 19:30etik 22:30era.

Olioa: sukaldean erabilitako olioa kudeatzaile baimendu bati eman behar zaio.

          Gipuzkoan, hiru kudeatzaile daude: BIO-OIL (948690067), EKOGRAS (943472335) eta EKOLIO (653712606)

          Hondakin ez arriskutsuen kudeatzaile baimenduen zerrenda eguneratua hemen kontsultatu daiteke.