Ogi-apurra

Polloe hilerrian bisitatzeko puntuak

Polloe hilerriko bisitatzeko puntuak

Eduki publikatzailea

Mapa PDF-an deskargatu

46. Clara Campoamor – Monsó Familia panteoia

Junkaleko Andre Maria 65-66
  • Urtea: c.1960
  • Sustatzailea: Familias Monsó Riu, Segú
  • Egilea: Arte Mármol González
  • Enpresa eraikitzailea: Arte Mármol González

 

 

 

Hil-oihala duen gurutzearen eredua gehitzen zaigu, hemen, 30eko hamarkadako hileta-monumentuen bildumara, baina 40ko hamarkadan ugaritu ziren horrelakoak gehien. Hamarkada hartan bereziki aipatzekoak izan ziren, monumentalak zirelako, baina hurrengo hamarkadaren erdialdera, haien proportzioak txikitu egin ziren. Ur-ontzia edo lorontzia, hileta-monumentuaren apaingarri gisa, hogeita hamarreko hamarkadaren amaieran eta berrogeiko hamarkadaren hasieran hasi zen hedatzen Polloeko hilerrian.

Segismundo Monsó Codó *1913 Guardia (Lleida) +1985 Donostia, ogibidez, gozogilea. Berrogeiko hamarkada inguruan iritsi zen Donostiara eta 1946an La Golosina gozotegia ireki zuen San Martin kalean.

Haren anaia Juan, +1981 Donostia, Pilar Lois Acevedorekin ezkondu zen (*1912 +2000 Donostia), Matilde Acevedoren alabarekin ( +1964 Donostia). 1910 eta 1913 artean, Clara Campoamor *1888 Madril +1972 Lausanne (Suitza) Donostian bizi zen, telegrafista gisa lan egitera etorri baitzen. Garai hartan Matilde Acevedo ezagutu zuen, eta adiskidetasun harengatik, Pilarren ama ponteko izan zen. Adiskidetasun hark, gainera, haren bizitza amaitu arte iraun zuen. Pilar izan zen Clararen oinordeko.

1931ko apirilaren 14an, Errepublika aldarrikatu zen egunean, Campoamor Donostian zegoen. Izan ere, Donostiara etorri zen 1930ean Jakan izandako altxamenduan parte hartu zuten ofizial errepublikazaleen defentsan abokatu gisa parte hartzeko.

Clara Campoamorrek harremana zuen bizitza politikoarekin, Madrilgo La Tribuna egunkarian lan egiten baitzuen. Bi oinarri defendatzen zituen: errepublikazaletasuna eta emakumearen berdintasun politikoa. Ideal haiekin, ordea, ezin zuen inongo alderdi politikotan lekurik bilatu. Diputatu izan zen Lehen Parlamentu Errepublikarrean, eta berak bultzatu zuen emakumearen boto-eskubidea, ezkerreko alderdien iritziaren kontra. Gerra Zibilaren ondorioz, erbesteratu egin behar izan zuen, eta ezin izan zuen Espainiara bizirik itzuli. Lausanne-en hil zen.

2011tik, Dora Salazarrek egindako Clara Campoamorren eskultura dago ikusgai haren izena duen Vinuesa plazan, Kontxako pasealekuaren ondoan.

Beste bisitatzeko tokiak

BESTE BISITATZEKO TOKIAK

Eduki publikatzailea