Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
MUSIKA ENTZUNALDI AKTIBOAK
Musika Entzunaldi Aktiboak 2025-26!
Errepertorioa oso zabala da, obra klasikoenetatik azken haurrentzako telesailen musikaraino. Obra guztiak taldeari egokituta daude, ikus entzunezko eta antzerkiko baliabideak erabiltzeaz gain, ikuskizun bakoitzean aurkezten diren kontzeptuak transmititzeko aukera emanez.
Horrela, Lehen Hezkuntzako 1. zikloko ikasleei zuzendutako “Instrumentuen pasarela” izeneko entzunaldian benetako instrumentu desfile bat antolatu da haize eta perkusio instrumentuak erakusteko. Pasarela eta guzti!
“Carmen” entzunaldia, aldiz, Lehen Hezkuntzako 2. zikloko ikasleei zuzenduta dago non “Carmen” oso moderno batek operaren argumentua kontatuko duen zati ezagunenen bidez.
Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikasleentzat “Txantxa musikalak” izeneko entzunaldia dugu. Bertan, musikagile klasikoenek beren lanetan uzten dituzten txantxak eta bromak erakusten dira, musika klasikoa ez dela dirudien bezain serioa ikusaraziz.
Gainera, ikasleek webgunean jarduera interaktiboak izango dituzte eskura kontzertu bakoitzaren edukiak gogoratzeko eta birpasatzeko.
Kontzertuak Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako areto nagusian izaten dira, ikasturteko ostiral guztietan, eta 55 minutu inguruko iraupena dute.