Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Ikasturteko informazioa
BANNER LATERAL INSTRUMENTOS
BANNER LATERAL DUDASPREGUNTAS
BANNER LATERAL PRECIOS PUBLICOS
2026 2027 izen ematea
IZENA EMAN HEMEN
Izen ematerako jarraibideak
- Pertsona bakoitzak eskabide bakarra egin dezake. Eskabide horretan, eskatu nahi dituen irakasgai eta talde guztiak jasoko dira.
- Pertsona baten eskabide bat baino gehiago jasoz gero, azkenengoa bakarrik hartuko da kontuan, aurrekoak baliorik gabe utziz.
- Izen ematea osatu ondoren, zozketan parte hartzeko zenbakia duen emaila jasoko da.
- Irakasgaiak eta taldeak 1. edo 2. aukeran eskatu daitezke, eskatzailearen lehentasunen arabera.
- Nahi beste irakasgai edo talde eskatu daitezke, mugarik gabe.
- Eskolak gehienez ere instrumentu bat esleituko dio pertsona bakoitzari. Instrumentu bat esleituta, eskatutako beste instrumentuetan, eskatzailea ez da itxaron zerrendan geratuko.
- Eskolak, gehienez ere, irakasgai bakoitzeko talde (auzoa, hizkuntza edo ordutegia) bakarra esleituko dio pertsona bakoitzari taldekako irakasgaietan. Irakasgai batean talde bat esleituta, eskatutako beste taldeetan, eskatzailea ez da itxaron zerrendan geratuko.
- Eskatzailearen ardura da datuak zuzen sartzea eskabidean.
- Bereziki garrantzitsuak dira jaiotze urtea, Eskolan matrikulatuta egon izana eta irakasgaien aukeraketa eta hauen arteko lehentasuna (1. edo 2. aukera) egoki zehaztea.
2026-27 Ikasturterako izena ematea
- Maiatzak 5-29: Izen emate epea zabalik.
- Ekainak 1: Behin-behineko izen emandakoen zerrendak.
- Ekainak 5: Behin betiko izen emandakoen zerrendak.
- Ekainak 8: Zozketa eta behin-behineko onartuen zerrenda.
- Ekainak 12: Behin betiko onartuen zerrenda.
- Ekainak 15-22: Onartutakoen matrikulazioa.
- Ekainaren 24tik aurrera: Itxaron zerrendak eta plaza hutsen kudeaketa.
Ordainketa elektronikoa txartelarekin matrikula onartzeko momentuan. Ordainketa ezinbestekoa da matrikula egiteko.
Izen emate prozesua Eskolako Antolamendu eta Funtzionamendu Araudian (AFA) zehaztuta dago, VI TITULUAN (31. orrialdea)