Zurezko eta metalezko haize-instrumentu eta perkusioa familietako musika-tresnak erakustea.
Deskribapena:
Oso narratzaile «berezi» batek aurkeztutako desfile handi bat izango da. Denboraldi honetan «eramango diren» instrumentuek desfilatuko dute pasarelaren gainean. Desfile horretatik, pasarelako erregina aukeratuko da, ikus-entzuleen txaloen bolumena neurtzen duen «txalometro» baten bidez. Nork irabaziko du saria?